Dokumentuaren akzioak
Jon Maiak eta Oier Araolazak mingaina jarri dute dantzan


Jon Maia eta Oier Araolaza, atzean dantzaz konpainia. Argazkia: Jagoba Manterola / Argazki Press/ Berria
Dantzatik begiratuta tradizioaz, sorkuntzaz, generoaz, kultur politikaz eta hezkuntzaz hitz egin dute Maiak eta Araolazak Berria egunkariaren ahomentan atalean argitaratu den elkarrizketan. Dantzariak eta kazetariak dira biak, eta dantzaria eta kazetaria den Iker Tubiak egin die elkarrizketa Dantzagunean.
Hitzez eta gorputzez komunikatu
Dantzaz eta dantza arloaren egungo egoeraz aritu dira bi dantzariak, eta "dantza tradizionalaren infantilizazio handia" salatu du Maiak. Gizartearen isla den eta dantza munduak ere guztiz barneratuta duen, genero bereizketaz eta gizonen monopolioaz kezka agertu dute. Tradizioaz eta sorkuntzaz aritu dira, baita dantza-lehiaketen ondorioez ere.
Aurrera begirako erronka ugari dituzte, administrazioen aldetik asko dago hobetzeko eta horrekin borrokatu beharra dagoela ikusten dute, ea noizbait dantza aintzat hartzen duten. Etorkizunera begira gauza bat argi dute biek: dantzan jarraituko dute.
Elkarrizketa osoa: "Jon Maia eta Oier Araolaza: Zokotik ari dira dantzan" (Berria, 2017-09-10)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.