Dokumentuaren akzioak
Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga: aktoreak, musikariak eta... dantzariak!
"Uste dut zerbait mugitzen dela hor, dantza egitean" dio Itziar Ituñok. Aktore moduan egin dira ezagun, baina musika eta dantza bere-bere sentitzen eta baliatzen dute Miren Gaztañaga eta Itziar Ituñok. Berria egunkarian elkarrizketatu dituzte uda honetan, eta Urtzi Urkizu kazetariak bereziki galdetu die biek hain barnean sentitzen duten dantzari buruz.
Miren, dantzari izateko ametsa aipatu duzu. Zuen jarraitzaile askok ez du jakingo dantzan arituak zaretela. Zer sentimendu eragiten du dantzak zuengan?
Itziar Ituño: "Zerbait energetikoa da; ez da bakarrik gorputza mugitzea eta izerdia botatzea. Musika dago alde batetik, eta gorputzaren espresibitatea bestetik. Sentimenduak ere mugitzen dira hor, zurekin batera. Askotan gertatu zait egun txar-txarra izatea, baina dantza klasean sartu, eta handik bare irtetea: baretasun bat eta beste espiritu bat sentitzea dantza egin ostean. Uste dut zerbait mugitzen dela hor, dantza egitean".
Miren Gaztañaga: "Burutik gorputzera jaistea gehienetan oso osasuntsua da; on egiten digu. Dantzak eta antzerkiak aukera hori ematen digute. Antzerkian, bakoitza toki batetik gatoz, eta nik gorputza eta lan fisikoa oso nireak sentitzen ditut abiapuntu gisa gauzak sortzeko edo lantzeko orduan".
Elkarrizketa osoa: "Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga: Indartuak atera dira erasotik" (Berria, 2017-07-09)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16