Dokumentuaren akzioak
Iñaki Landa: "Eusko Dantza guk besteeri itz egiten diegun hizkuntza da"
Dantzaren unibertsaltasuna eta dantza hizkuntza moduan ulertzen dituela azaltzen du Iñaki Landa dantzariak 1984an Txistulari aldizkarian egindako elkarrizketa batean. Gaizka Barandiaranek Eusko Dantzaz galdetzen dionean hona Landaren erantzuna: “Edonungo izkuntza da dantza, ta guziek ulertzen dute. Eusko Dantza, ere, ba, guk besteeri itz egiten diegun hizkuntza da”.
Elkarrizketa egin zioten garai hartan Bartzelonako Ballet Contemporanin zebilen dantzari modu profesionalean. Dantzan Kaputxinoekin hasi zen, Juventud Antonianan eta jarraian Donostiako Argia eta Goizaldi dantza taldeetan aritu zen. Balleteko lehen urratsak Peter Brown-ekin eman zituen Donostian eta segidan Concha Martinezen eta Jose Lainezen Anexa dantza garaikideko taldean sartu zen. Anexa sakabanatzean dantza mundutik zertxobait urrundu zen, baina denbora batera itzuli egin zen dantzara. Belgikan eta Alemanian ibili zen eta Pina Bauch-en metodologia ezagutu zuen. Europako giroa ikusita Bartzelonara joan zen. Hango Lizeoan eta Ballet Contemporanin aritu zen profesionalki.
Euskal dantzan, balletean eta dantza garaikidean formatutako dantzari honek Juan Inazio Iztuetaren metodologiari ere erreparatu zion: “Iztueta’k darabilen metodoa edo erakasbidea, lenbizi aldairak banan banan eta uŕatsak ere banan banan ikasi, ta gero sailean eta sortetan musikari egoki dagokanez lotu: orixe uste det izan daitekeela, denok indartu bear gendukeen irakasbidea”.
Elkarrizketa: Ballet Contemporani (pdf) (Txistulari 118, 1984)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16