Dokumentuaren akzioak
Hartz kumeak txulalai dantzatzen

Basoan dantzan ari diren harzkumeekin topo egin du Valtteri Mulkahainen finlandiarrak. Martinselkonen (Finlandia) hiriko inguruetako baso batean paseoan zebilela, bat-batean, hartz bat eta hiru hartz kume ikusi zituen argiune batean.
Orduan kumeak haurren gisan jolasean hasi ziren; elkarrekin borrokan ariko balira bezala. Mulkahainen lurrean eseri eta hartz kumeei begira gelditu zen. Eskolako patioan jolasean dabiltzan umeak omen ziruditen hartzek.
Horrela, gizonaren harridurarako, momentu batean hiru hartz txikiek atzeko bi hanken gainean zutitu eta eskutik helduta korroa osatu zuten. Eta elkarri bultzaka hasi ziren, zirkuluan dantzan, txulalai dantzan egin ohi dugun bezala.
Mulkahainenek hartzak argazkian hartzeko aukera izan zuen eta sarrera honetan bildu ditugu irudi horiek. Mulkahainenek dio eskerrak argazkiak atera zituen, bestela inork ez ziola sinetsiko basoan ikusi zuena. Berak ere momentu batean ametsetan ari zela pentsau zuela dio.
Artikulua: Este hombre encuentra 3 ositos bailando en el bosque de Finlandia, crree que lo está soñando (Marcianos.com)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.