Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantzan Madrilen? Ez ba, Covid garaiko salsa: ezpata-saltsa!

Argazkiak atentzioa eman digu. Ezpata-dantzetan ohikoak diren mugimenduetako bat dirudi. El Pais-eko titularrak oraindik jakin-min handiagoa eragin digu: "Un parque, dos tuberías y Henry Fiol: la salsa en Madrid se reinventa". Azpitituluarekin hasi gara gauzak ulertzen. Madrileko Salsa Tabacalera taldeak osasun gomendioak bere egin eta dantzan ari dira babes neurri guztiak hartuta: aire zabalean, talde murriztuetan, musukoarekin eta... kontaktua saihesteko bi tutu darabiltzate. Alegia, eskuak eman beharrean ―euskal dantzetan zapiak berreskuratu ditugun moduan sokak osatzeko― metro inguruko hodiak, tutuak erabiltzen dituzte bikoteak lotzeko, edo hobe esanda, urrun mantentzeko.
Bikote-dantzak, kontakturik gabeko dantza-lotuak nola egin asmatu behar honetan dantza-molde berriak etorriko al dira? Ala ezpata-dantza eta salsaren argazkien konparaketak erakusten duen bezala, kontu berri askorik ez da geratzen asmatzeko?
Jatorrizkoa: Un parque, dos tuberías y Henry Fiol: la salsa en Madrid se reinventa (El Pais, 2020-11-02)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.