Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Zergatik da dantza matematika bezain garrantzitsua hezkuntzan?

Dokumentuaren akzioak

Zergatik da dantza matematika bezain garrantzitsua hezkuntzan?

2018/04/09 09:20
Zergatik da dantza matematika bezain garrantzitsua hezkuntzan?

Argazkia: PBS

Dantza matematika bezain garrantzitsua dela hezkuntzan defendatzen du Ken Robinson hezitzaileak eta idazleak, TED hitzaldi batean.

Batak ez duela bestea ordezkatzen dio, harremanetan daudela pentsatzen du. Robinson-ek beste arteen, hizkuntzen edota zientzien mailan ipini nahi du dantza. Honela definitzen du dantza: "mugimenduen bidezko espresio fisikoa da, harremanen, sentimenduen eta ideien erritmoa". Hainbat ikerketen arabera, dantzaren ulerkera sakonagoak zalantzan jartzen ditu adimenaren inguruko ikuskera estandarrak eta horren botere transformatzailea frogatzen dute.

New York-en esaterako, badaude hainbat eskolatan eragin duten dantza konpainia handiak. Horietako batek Dancing Classrooms izena du. Konpainiaren helburua da ikasgela barruko harremanak hobetzea, batez ere genero ikuspegitik. Dantzaren bidez, lankidetza, errespetua edo enpatia bezalako baloreak bultzatzen dituzte. Programan parte hartu duen eskola bateko zuzendariak dio, ikasleek hobekuntza nabarmena izan dutela matematikan eta irakurketan. Ikerketa batzuek frogatu dute, ariketa fisikoak eragin positiboa duela memorian, arretan edota ikasgela barruko jarreretan.

Hemen duzue Ken Robinson-en hitzaldia:

 

Gaitasun sortzaileak alde batera uzteko hezten dugula jendea dio Ken Robinson-ek. Picassok zioen haur guztiak artistak jaiotzen direla. Arazoa da umeak haztean artistak izaten jarraitzea. Haztean ez gara sortzaileagoak bihurtzen, hezkuntzak gure sortzaile izaera gutxitzen du.

Gillian Lynn-en adibidea kontatzen du. Haurra zela eskolan zailtasunak zituen geldik egoteko, arreta mantentzeko... Beraz, amak medikuarenera eraman zuen. Medikuak esan zion amari haurra ez zegoela gaixo, dantzaria zela eta dantza eskola batera eramateko. Hala egin zuen eta pentsatzeko mugitu beharra zuen jendearekin egin zuen topo. Balleta, klakea, jazza, dantza modernoa, garaikidea... dantzatzen zuten. Gillian Lynn-ek dantza eskolatik Royal balleterako saltoa egin zuen, bakarlaria izan zen, eskolan graduatu eta konpainia propioa sortu zuen eta historiako musikal arrakastatsuenen arduraduna izan da. Zenbait medikuk medikatu egingo zuketen.

Dantzak ez du matematika ordezkatzen, baina haurrek matematika eta beste jakintza arloak hobeto ulertzeko tresna gisa balio du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.