Dokumentuaren akzioak
Debekuen gainetik dantzan

Dantza debekatuta dagoenean, dantza egitea keinu iraultzailea bihurtzen ote da? Irango Errepublika Islamikoan hartutako irudiotan bi pertsona heldu kalean dantzan ageri dira. Masih Alinejad kazetari eta aktibista iraniarrak sareratu du bideoa. Alinejadek dioenez desobedientzia zibila eguneroko ogia da Iranen; dantza egitea da kasu honetan herritarrek estatuari desafio egiteko darabilten tresna. Gizonezko heldu bat eta emakumezko batek kalean topo egin eta elkarrekin dantzan ari dira. Tartetxo batean dantzatu eta bat batean, dantza bukatutzat eman eta elkar agurtuz banantzen dira. Debekuen gainetik dantzan.
In the Islamic Republic of Iran, dancing is forbidden. But can that stop people of all generations from being human and dancing? Watch the spontaneous act of dancing by these 2 elderly people in the street. As Iranians, civil disobedience is part and parcel of our daily lives. pic.twitter.com/7NbxB9V1ps
— Masih Alinejad 🏳️ (@AlinejadMasih) 4 de marzo de 2019
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.