Dokumentuaren akzioak
Ainhoa Karrera: "Ez da ulertzen dantza bakarrik egitea: herrian egin behar da"
Afrikako dantzen bueltan dantzen zentzu erritualaz eta sozialaz aritu da Ainhoa Karrera, eta dantzen testuinguruak eta jatorriak duten garrantzia ere azpimarratu ditu Berrian Itsaso Jauregik egin dion elkarrizketan. Afrikako dantzak irakasten dihardu Iruñeko Baobab dantza eskolan eta hainbat herrialdetako erritmoak Euskal Herrira ekartzea du helburu.
Dantza bere osotasunean ulertzeko beharrezkotzat jotzen du sustraietara joatea, jatorrizko herrialdeetara; horrela dantzen testuingurua jasotzen baita. Ikusten du munduko dantza zaharrek badutela zentzu bat: "erritual bati lotuta daude denak, baita euskal dantzak ere", eta iruditzen zaio ezinbestekoa dela jakitea dantza komunitarioak direla denak; "ez da ulertzen dantza bakarrik egitea: herrian egin behar da. Hori ez dugu galdu nahi".
Karrerak ez du bizitza ulertzen dantzarik gabe eta emozio bakoitzeko mugimendu bat dagoela dio, "hitzek engainatzen ahal dute, baina dantzak ez". Dantzaz gain perkusioa ere oso presente du bere jardunean, bien artean erlazio zuzena dagoela ikusten baitu, "perkusioak dantzarik gabe ez dauka zentzurik, eta alderantziz ere ez. Kultura bere osotasunean ulertzeko, biak batera egin behar dira".
Elkarrizketa: «Hitzek engainatzen ahal dute, baina dantzak ez» (Berria, 2023-05-16)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16