Dokumentuaren akzioak
Ainara Ortega: "Nola bereizi arin-arina eta fandangoaren erritmoa"
Biko eta hiruko erritmoa zer diren, eta hori musikan nola islatzen den azaldu du Ainara Ortega, kantari eta aktoreak Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Fandangoa eta arin-arina, porrusalda eta trikitixa bereizteko erritmo bikoitza eta hirukoitza direla gakoa azaldu du Ortegak. Aipatutako erritmoak bereizteko trikimailu batzuk ere eman ditu.
Erritmo hirutarra eta bitarra Errenazimenduan ere bazirela azaldu du, "Hirutarra, musika forma aldetik, gaillardak dira eta bitarrak pabanak. Horiek ere bata bestearen ondoren jotzen ziren eta dira".
Askotan, jendeari fandangoa, arin-arina, jota eta porrusalda bereiztea zailak egiten zaizkiola esaten du, labur-labur, honela bereizten ditu: "Trikitixa fandangoaren kidea da eta porrusalda arin-arinarena. Trikitixak eta porrusaldak duten bereizgarritasuna da, koplak dituztela".
"Trikitixa" hitza, sarri, modu desegokian erabili ohi dela ere aipatu du: "Trikitixa esaten dugunean instrumentuaz ari garela uste dugu, baina trikitixa soinu txikiak eta panderoak osatzen duten bikotea dira".
Garai bateko dantzarien eta oraingoen arteko ezberdintasunak ere nabarmendu ditu Ortegak: "Atentzioa ematen dit adinekoek oin puntekin nola zatikatzen duten konpas bakoitza, guk grazia gutxiagorekin egiten dugu".
Audioa: Ainara Ortega: 'Nola bereizi arin-arina eta fandangoaren erritmoa' (Euskadi Irratia, 2018-09-29)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16