Elirale-Pantxika Telleria Kia: bOta-ren egonaldiaren aurkezpen publikoa

  • Elirale-Pantxika Telleria Kia: bOta-ren egonaldiaren aurkezpen publikoa
  • 2026-02-05T19:00:00+01:00
  • 2026-02-05T23:59:59+01:00
  • “Indar guzia emanik, urratsa ematen duen jenderatzen artean sartzea, aho batez” Bi koreografoen katalan eta euskal jatorrien bitartez, bOta ikuskizunak bidaia dantzatu eta kantatu baten itxura hartzen du. Joana eta Jonen kulturak elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza), bOta-k katalanez jauzi erran nahi du, eta euskaraz, jaurti. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektiboki dastatzen dena, zirkuluan ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kolektiboaren izaera, alaitasuna eta ahalmena ospatzen duten kantu polifonikoak. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak. Jon eta Joana, dantzari eta koreografo garaikideak, jauzi, zirkulu, joko eta erritmoak nahastuko dituen idazkeran murgilduko dira. Koreografia eta interpretazioa : Joana Millet Arias & Jon Vernier Bareigts Kanpoko begiradak : Pantxika Telleria & Victor Pérez Musika sorkuntza eta interpretazioa :  Xabi Darthayette
Elirale-Pantxika Telleria Kia: bOta-ren egonaldiaren aurkezpen publikoa

bOta

Noiz

2026/02/05 18:00

Non

CCN Malandain Ballet Biarritz, Gare du Midi, Miarritze

 

“Indar guzia emanik, urratsa ematen duen jenderatzen artean sartzea, aho batez”

Bi koreografoen katalan eta euskal jatorrien bitartez, bOta ikuskizunak bidaia dantzatu eta kantatu baten itxura hartzen du. Joana eta Jonen kulturak elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza), bOta-k katalanez jauzi erran nahi du, eta euskaraz, jaurti.

Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektiboki dastatzen dena, zirkuluan ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kolektiboaren izaera, alaitasuna eta ahalmena ospatzen duten kantu polifonikoak. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak.

Jon eta Joana, dantzari eta koreografo garaikideak, jauzi, zirkulu, joko eta erritmoak nahastuko dituen idazkeran murgilduko dira.

Koreografia eta interpretazioa :

Joana Millet Arias & Jon Vernier Bareigts

Kanpoko begiradak :

Pantxika Telleria & Victor Pérez

Musika sorkuntza eta interpretazioa : 

Xabi Darthayette