2.7 Dantza jauziak: Jauzi eta Dobla egiteko hiru aldaera
Dantza-jauzien sistema zuhaitz baten gisara irudika dezakegu. Enborretik hainbat adar nagusi ateratzen dira eta adar horietarik, berriz, adaxka gehiago ere.
Jauzi eta Dobla urratsak nola markatu behar diren ikusia dugu Puntuak 2 atalean. Oraingoan, urrats horien hiru aldaera ikusiko ditugu. Eta nola aldaera horietako bat, zuhaitzeko adar berri bilakatzen ahal zaigun: Dantza luzeko urratsa.