Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Osadantzan Dantza eta osasun praktikak partekatuz

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta osasun praktikak partekatuz

Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz osasunarekin lotutako mugimendu eta dantza-praktiken oinarriak ezartzen jarraitzeko helburuarekin topaketa antolatu du ADDEk. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da 2022ko irailaren 3an, 10:00etatik 18:00etara.

Aurtengoan programa teoriko-praktikoa antolatu dute. Ordubeteko 3 praktika aurreikusi dituzte, eta beste horrenbesteko tartea izango da 3 saioetan jasotakoa partekatzeko eta horren inguruan talde-elkarrizketa sortzeko. Mugi Dantza Mugimendu Terapia, Sirah Badiola eta Miren Saralegik gidatuko dute saio bakoitza.

Egitaraua

  • 10.00 – 10.15 Ongietorria.
  • 10.15 – 12.15 Lehen praktika: Dantza mugimendu terapia, hurbilketa laburra. Emailea, Mugi dantza mugimendu terapiak.
  • 12.15 – 12.30 Atsedenaldia.
  • 12.30 – 14.30 Bigarren praktika: Dantza presentzia. Emailea, Sirah Badiola.
  • 14.30 – 15.30 Bazkaria.
  • 15.45 – 17.45 Hirugarren praktika: Esperientziaren zikloa. Emailea, Miren Saralegi.
  • 17.45 – 18.00 Itxiera.

Praktikei buruzko xehetasunak hemen.

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOA:

Izen-emateak: info@addedantza.org helbidean.
ADDEko bazkideei izen-emateak ekainak 6tik aurrera.
Izen-emateak publiko orokorrari, ekainaren 20an irekiko da..
Plaza mugatuak.
ADDE bazkideak: 10 euro.
Bazkide ez direnak: 25 euro.

Topaketa hau ADDEko Hezkuntza Batzordeko kideek koordinatu dute, APDCVrekin lankidetzan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Osadantzan

Osadantzan

Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.

Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.