Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Olentzero Hasi al zarete Olentzero panpinak egiten?

Dokumentuaren akzioak

Hasi al zarete Olentzero panpinak egiten?

2025/12/05 13:25
Hasi al zarete Olentzero panpinak egiten?

Olentzero dantzaria, Biharrian, Eibar, 2025-12-04. Argazkia: Idoia Lahidalga - Dantzan CC-BY-SA

Eman diogu forma gure Olentzerori. Ederki dago Dantzanen Eibarko egoitzan lasai lasai eserita, deskantsuan, baina bere kamisetak dioen moduan "Ialgui adi dançara!" Zuek aurtengorako ideiarik bai?

Gogoratu Olentzero era askotakoa agertu izan dela tradizioan: gizona, emakumea, generorik gabea, lodia, mehea, zatarra, dotorea, galtzaduna, gonaduna...   Eman imajinazioari bide eta hasi prestatzen zuen Olentzero panpina.

Olentzero umeak kantari 

Olentzero Donostia 1931
Olentzero, Donostia, 1931. Argazkia: Guregipuzkoa.net.

Gabonetarako egun batzuk falta dira oraindik, beraz, garaiz zabiltzate etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero panpinak egiteko. Gabon hauetarako egin zuen Olentzero eta bidali argazkiak dantzari@dantzan.com emailera abenduaren 22a baino lehen eta argitaratu sare sozialetan  #OlentzeroDantzan2025 traolarekin.

Aurreko edizioak, ideiak hartzeko

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Olentzero

Olentzero