Dokumentuaren akzioak
Guk prestatu dugu gure Olentzero, hasi al zarete zuen panpinak egiten?
Dantzanek Eibarren duen egoitzan Olentzero dantzariak egingo dizue ongi-etorria datozen egunetan. Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, Dantzanek Olentzero propioa egin du eta dotore eserita dago sarrerako besaulkian. Hasi al zarete zuena egiten? Oraindik garaiz zabiltzate. Familian, lantokian, ikastetxeetan elkartu eta eman nahi diezuen forma zuen Olentzerori.
Izan ere, tradizioan era guztietako Olentzeroak ezagutu dira. Leitzan, esaterako, aspalditik Olentzero panpinak egin izan dira etxeetako eta baserrietako atarietan eta leihoetan jartzeko. Olentzero ehiztari, arrantzale, dantzari, txistulari, jostun, artzain, sorgin, ikazkin... Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon edo emakume edo genero markarik argirik gabe!
Gabonetarako egun batzuk falta dira oraindik, beraz, garaiz zabiltzate etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero panpinak egiteko. Gabon hauetarako egin zuen Olentzero eta bidali argazkiak dantzari@dantzan.com emailera abenduaren 20a baino lehen eta argitaratu sare sozialetan #OlentzeroDantzan2024 traolarekin.
Aurreko edizioak, ideiak hartzeko
Dokumentuaren akzioak