Olentzero 2021 Deialdia

2021/12/16
Olentzero 2021 Deialdia

Egin zuen Olentzero! Prestatu Olentzero panpina nahi duzuen forma eta itxuran eta bidali argazkia Dantzanera:

  • Olentzero agertu dadila karteltxo bat ondoan duela #OlentzeroDantzan2021 eta #Zuentaldearenizena idatzita bertan. 

 

Bidali argazkiak emailera eta argitaratu sarean (twitterren, instagramen,...)  #OlentzeroDantzan2021 traolarekin. Gainera bideoak grabatzen badituzue Olentzerorekin zaudetela kantuan oraindik eta hobe!

Olentzero Dantzan 2021 parte hartzeko azken eguna abenduaren 22an izango da. Parte-hartzaileen eta izendatuen berri hemen bertan, https://dantzan.eus/kidea/olentzero helbidean emango dugu abenduaren 24an.

Data gainean dugu, baina oraindik garaiz zabiltzate! Hasi Olentzero prestatzen!

 

Hemen dituzue aurreko urteko Olentzero batzuk. Denak ikusi nahi izanez gero egin klik loturan: Olentzero Dantzan 2020

OlentzeroDantzan20 SuklaroZaraitzu1

OlentzeroDantzan20 SuklaroZaraitzu4

OlentzeroDantzan20 Airele

OlentzeroDantzan20 Duguna 3

OlentzeroDantzan20 Andrakatue

OlentzeroDantzan20 Mafaldero

OlentzeroDantzan20 Marisqueiro