Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin

2004/03/23

Mugaz gaindiko zentro koreografikoak (Biarritz-donostia) koordinatuta Dantzaz 04 egitaraua antolatu da. Datozen egunetarako (martxoaren 24atik apirialaren 24ra) hainbat ekitaldi interesgarri iragarri dira. Trena eta dantza uztartzen dituena oso polita iruditu zait niri. Hona egitaraua:

Gehiago irakurri 1

Donostia Antzerki Saria 1937 lanarentzat

2004/03/23

Kukai eta Tanttaka taldeen "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunak eskuratu du IV. Donostia Antzerki saria. 9.015 euroko saria eskuratu dute.

Gehiago irakurri 1

Banakako dantza txapelketak

2004/03/04

Azken urteotan txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat egin du Irungo Kemen dantza taldeak.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantzen katalogoa

2004/02/24

Euskal dantzen katalogoa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. 300 dantza bildu dira katalogoan, eta aurkezpenean azaldu dutenez, ez dira dantzatzen diren guztiak, toki eta ospakizun zehatze batzuei lotutakoak baizik.

Gehiago irakurri 2

Banakako dantza txapelketak

2004/02/23

Azken urteotan aurresku eta doinu zahar txapelketetan parte-hartzaile kopuruak behera egin duela eta, inkesta bat helarazi du dantza taldeetara Irungo Kemen dantza taldeak. Dantzariek horrelako txapelketetan zergatik ez duten parte hartzen jakin nahi dute galdetegiaren lehen zatian, baina bigarren...

Gehiago irakurri

Igandean abiatuko dira 2004ko Maskaradak

2004/02/12

Igandean, otsailaren 15ean, abiatuko dira Maskaradak zuberoan. Aurten bi herriren artean, Iruri eta Zalgize-ren artean, antolatu dituzte, eta Zalgizen bertan izango da lehen emanaldia.

Gehiago irakurri

Aurtzakaren 25. urteurreneko ekitaldiak

2004/02/10

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien berri ematen duen webgunea prestatu du: www.aurtzaka.com

Gehiago irakurri

Jaialdi 2005 Boisen

2004/02/05

AEBtan, Boisen, euskal kulturaren jaialdi handia egiten da bost urtetik behin. Dagoeneko 2005-eko Jaialdi antolatzen hasiak dira Idahon, eta bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko kultura eta kirol taldeek beren proposamenak bidal ditzakete.

Gehiago irakurri

Naziak eta euskal dantza

2004/02/02

"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.

Gehiago irakurri

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!

Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?

Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskua

Esango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.