Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Kriskitinen dantza saioak Durangon

2002/12/06

Durango Folk eta Kriskitin 15 izenburupean bi dantza ikuskizun eskainiko ditu datozen bi asteburuetan.

Gehiago irakurri

Itsasiren jaialdia 25. urteurrenarekin amaitzeko

2002/11/20

Lehena-Oraina-Geroa izenburupean lehengo eta oraingo dantzariekin jaialdia egingo du Itsasi dantza taldeak azaroaren 23an eta 25. urteurrena ospatzeko egitarua borobildu du horrela. Larunbatean, azaroak 23, gaueko 21.30etan Izarraitz pilotalekuan izango da jaialdia.

Gehiago irakurri 1

Marixe-ren emanaldi berriak

2002/10/31

Kresala dantza taldeak Marixe ikuskizunaren emanaldiak eskainiko ditu datozen asteotan. Azaroaren 9an Beasaingo Usurbe antzokian (17.00) eskainiko da eta abenduaren 28an Egiako Kultur Etxean.

Gehiago irakurri 1

Aup!! Kriskitin-en ikuskizun berria

2002/10/30

Durangoko Kriskitin dantza taldeak Aup!! izeneko ikuskizun berria estreinatu dut urriaren 26an. San Agustin Kultur-gunean egin zen lehen emanaldian lepo bete zen antzokia eta Euskal Herriko hainbat dantza eskaini zituzten durangaldeko dantzariek.

Gehiago irakurri

Euskal Aste arrakastatsua Rosarion

2002/10/30

Argentinako krisi ekonomikoak ez du euskal-argentinarren ilusioa zapuztea lortu eta Rosarioko Euskal Astea arrakastatsua eta hunkigarria gertatu da.

Gehiago irakurri

Gaur hasiko da Rosarioko Euskal Astea

2002/10/25

Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:

Gehiago irakurri

Euskal dantza saio handia Argentinan

2002/10/22

Argentinako Euskal Aste Nazionala edo “Semana Nacional Vasca Argentina” ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. “Elkartasuna da gero” lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.

Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta Zamalzain ikusteko

2002/10/22

Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.

Gehiago irakurri

euskaldantzarienbiltzarra.com martxan

2002/10/04

Dagoeneko martxan dago Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com

Gehiago irakurri

Folklore Ikerketa Beka

2002/09/30

CIOFF-en Espainiako atalak eta INAEM-ek, kultura tradizionalaren eremuan ikerketa lanak sustatzeko, Folklore Ikerketa beka baten deialdia egin ohi du ondoko gaiak harturik: Dantza, kanta, musika, janzkera, ipuin eta ele-zaharrak, artisautza, kirolak, jaiak eta ohiturak, hizkuntza eta literatura eta gastronomia.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!

Oihartzuna medioetan

2006/07/14

Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak:

Pirmin Treku hil da Sustatu, 2006-07-13 http://www.sustatu.com/1152801630

Gerrak dantzan ibilitako artista Atzo goizaldean hil zen Pirmin Aldabaldetreku, ballet klasikoko dantzari zarauztarra Berria, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/gerrak-dantzan-ibilitako-artista

Fallece el bailarín Pirmin Treku en su casa de Zarautz, a los 76 años Después de haber vivido en londres y en Oporto , el artista volvió a su localidad natal en 2004 Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-el-bailarin-pirmin-treku

Fallece de un infarto el bailarín Pirmin Treku Diario Vasco, 2006/07/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/fallece-de-infarto-pirmin-treku

Emanaldia bertan behera

Emanaldi hau bertan behera geratu da dantzarietako baten lesioaren ondorioz.