Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Ballet Biarritz Azkoitian

2001/10/04

Ballet Biarritz-ek "Ballet Mecanique" ikuskizuna aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian datorre urriaren 6an.

Gehiago irakurri

Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa

2001/09/14

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute Goizaldik antolatzen duen bikote dantza txapelketa.

Gehiago irakurri

Basauriko 29. Dantza Agerketa

2001/09/11

Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.

Gehiago irakurri

Donostiako dantza solte txapelketa

2001/09/04

Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek osatutako bikoteak irabazi du Donostiako Euskal Jaietan ospatzen den Dantza Solte Txapelketa.

Gehiago irakurri

Maitaldia Miarritzen

2001/09/03

Mota guztietako dantza ikus ahal izango da Miarritzen, irailaren 7tik 22ra. Nazioarteko 21 konpainiaren eskutik dantza klasikoa zein garaikide erakutsiz 43 ikuskizun aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Zirkularra eta lerroari buruzko ohartxoa

2026/05/13

Orain erte kontu harrigarriak eta iradokitzaileak ekarri dizkiguzu, Juanan. GU borobila eta ZU lerro zuzena beraz. Komunitatea (GU) eta norbanakoaren (ZU, NI) arteko sokatiran pasatzen dugu bizitza. Ez dugu ahazteko behin esan zeniguna, euskaldunok GUka jokatu behar dugula iraun nahi badugu, ZUka jokatuta GUreak egingo duela. Dantza gaitezen irradakan beraz.

Oier Araolaza on Dantza, generoa eta euskara gurutzatzen direnean

2026/05/08

Aisialdi eta euskara ikertu ditu Aztikerreko Enara Eizagirrek. Ondorioak errepikatzen dira:
- Mutilek kirol jardueretarako joera handiagoa dute, eta neskek, dantzarako eta musikarako.
- Euskararen presentzia handiagoa da dantzan eta musikan, kirolean baino.
- Nesken artean euskarazko jarduerek indar handiagoa dute.

Berrian elkarrizketa:
https://www.berria.eus/bizi[…]k-sortzeko_2157485_102.html

Oier Araolaza on Iseoma

2026/05/05

Ai letxe! Zenbat kontu bitxi, harrigarri eta jakingarri lehen atalean. Aireportuko eserlekuen tapizeria! WTF!!! Eta garraio konpainiaren izena, Tantsupidu/Dantza festa. :-O Euskal dantzariak diruditenen argazkia ere harrigarria. Irrikitan hurrengo kapitulorako!

Oier Araolaza on Usurbilgo ordenantzak (1888)

2025/10/13

Mila esker ekarpen eder honengatik, Ekaitz.

Usurbilko ordenantza horien berri Imanoltxuren bidez, gazterik hil zen gure lagun eibartarraren bidez izan genuen. 2001ean argitaratu zuen Imanol Trebiñok "Administrazio zibileko testu historikoak" izeneko lana eta handik ekarri genuen Dantzan-era 2015ean Usurbilko ordenantzen aipamena: https://dantzan.eus/kidea/kuarrenta/imanoltxun-liburukuak

Usurbilko ordenantza horiek dituzten hainbat pasarte interesgarritan begirada berriz ezartzera bultzatu nauzu eta bere garaian ikusi ez nituen txinpartak ikusi ditut zuri esker. Adibidez, konturatu gabe nintzen zintzarrotsei eskaintzen dien arretaz, 32. artikuloko "zinzaralderik" forma hori ez nuelako identifikatu, ziur aski.

28. ataleko soinu-jotzaileei bertso-jarrietan debekatzen zitzaizkien gaiek ―"iltzalleen kondairak", "urkamendikoak" eta "gizon ta emakume arteko bear ez bezelako adiskidetasunaren gainean ipiñitako"― zintzarrotsen hotsa ekarri didate baita ere.

Mozorroen inguruko 17. artikuluak ere badu heltzeko moduko hari-muturrik. Batetik polita da zomorro darabilela ikustea, gaur egun baitirudi mozorro nagusitu dela inauterietarako eta zomorro ostera intsektuak izendatzeko. Eta bestalde, "eleiz-jantzirik" baliatzeko debekua ere azpimarratzekoa iruditzen zait, horrela koko-janzteko ohituraren berri ematen baitu debekuaren bidez.

Oier Araolaza on Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

2025/09/05

Bikain adierazi duzu panorama Amaiur. Artikulu bikaina agerian jartzen duena "Mutilazioa" deitzen dugun fenomenoa: nola erauzten dituzten mutilek gorputzetik dantza eta maskulinate toxikoarekin bateragarri jotzen ez diren ezaugarriak, berezko ditugun adierazpideak gorputzetik "mutilatuz" eta horrela beren identitatea "mutilduz".

Oier Araolaza on Folklorearen infantilizazioaren ajeak agerian... hamaikagarrenez...

2025/05/19

Beste hainbat gaitan bezala, kontraesanak eta inkoherentziak azaleratzen dizkigu gai honek. Umeekin goizegi hastea eta gehiegizko protagonismoa ematea kaltegarriak gertatzen dira, baina egungo gizarte honetan euskal dantzaren "kultura", erritmoak, formak, gorpuzkerak ez badituzte dantza talde eta eskolen bidez jasotzen, asko iristen dira helduarora horiekin batere zipriztindu gabe eta heldutan zenbaitek aurrerabide handia egin arren, umetan batere aritu gabeko gehienek zailtasun handiak izaten dituzte guztiz arrotza zaien erritmo eta formetan trebatzeko.

Euskal dantza gorputz hizkuntza bezala aldarrikatzen dugunez, berbazko hizkuntzen adibidea ere erabiliko dugu hemen. Euskara umetatik jasotzen dutenek askoz errazago bihurtzen dute bere komunikazio hizkuntza (eskolatik bakarrik jasotzen duten askok horrelakorik lortzen ez badute ere, baina beste hainbatek bai) heldutan hasten direnek baino (heldutan hasitako hiztun trebeak badira ere, bide malkartsuagoa da gehienentzat).

Goiz hasteak ez du esan-nahi protagonismoa osoki haiengan uztea, noski. Helduak izan behar dira eredu umeentzat eta asmatu behar dugu helduei begiratzeko irrika bizirik mantentzen eta beraien txanda iritsiko dela ikustarazten. Batez ere gurasoei! ;-)

Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

2024/07/19

Mutilak dantzatik nola aldentzen diren salatuz idatzitakoak oihartzuna izan du sarean.
https://x.com/dantzan/status/1813495392236916852
Gaiarekin sentsibilitatea dutenek hartu dute interesez nagusiki; beste askok uste dute dantzarekin interesik ez dutenez gaia ez dagokiela. Auziak dituen ertzetako batzuk:
- Mutilek dantzaren esparrua beretzat ere hartzen ez duten bitartean parekidetasunik ez da izango.
- Emakumeak kirolera bultzatzeko asmo onek kontrako ondorioak dituzte: gutxitasun sentipena indartu eta trebe diren jarduerak (dantza, adib.) baliorik gabekoak direla barneratuz.
- Gezurra da mutilei ez zaiela gustatzen dantza. Dantza gizaki guztiei gustatzen zaie. Lotsak aldentzen ditu dantzatik, nesken kontua delakoan, dantza egitea lotsagarria dela ikasten dutenean. Dantza-trebetasunak garatzeari uzten diotenez, trebetasun faltaren lotsa gehitzen zaio.
- Dantza hezkuntzan ez egoteak bi ondorio larri ditu: ez du dantzan alfabetatze unibertsala bermatzen eta dantza (beste gorputz hezkuntzen kontrara) ez dela ez beharrezkoa ez garrantzitsua pentsarazten du.

Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

2024/07/19

Eskerrik asko erantzunengatik.

Halaxe da Patxi, aspalditik datorren kontua da, Ibon Arrizabalagaren lana ere ezagutzen dugu eta asko ikasten dugu hortik, eta oraingo hau guzti horren berrespena baino ez da, eskilaretan behera jaisten jarraitzen dugula eta oraingoz ez dugula sumatzen nola geratu, ez abiadura gutxitu ere. Eskileratan gora hastea ezta planteatu ere...

Bai Alex, itsasoaren bi aldeetan antzera gabiltza kontu honekin ere eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz aritu beharko gara, ezinbestean. Besarkada!

Oier Araolaza on Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura

2024/03/05

Halaxe da, bai, Xabier. Askatasuna ulertzeko modu neoliberalaren tranpa da. Zer gustatu behar zaigun erabakita dago eta nork bere gustuko jarduerak hautatzen dituela sinestea ilusokeria galanta da. Hegoaldean futbolarekin txoratuta dauden 10etik 9 rugbiarekin maiteminduta leudeke 100-150 km ipar-ekialderago jaioz gero.

Euskararekin egiten duzun analogia guztiz balekoa da. Euskaraz aritzea gaur egun ez da bere kasa gertatzen, jarrera aktiboa eta irmoa eskatzen du. Euria, haizea eta eguzkia, denak erdaraz dabiltza. Pentsatzea libreki hautatzen dela zein hizkuntzatan gabiltzan samurrago, gozoago, gustorago, askeago... libertatea kontzeptuaren manipulazio tranpatia da.

Gaur eta hemen euskal dantza gustatzea ez-ohikoa da emakumeentzat eta ia-ezinezkoa gizonezkoentzat. Futbola eta euskal dantzaren artean askatasunez hautatzen dugula pentsatzea, egunotan euriteek hazita dakarten errekan behera ala gora gusturago nola igeri egin libreki eta inpartzialki erabaki dezakegula pentsatzea modukoa da.

Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/24

Ana Urkizaren artikulua: https://www.noticiasdenavarra.com/[…]/azken-eskualduna-7417389.html

Gai horren inguruan Aritz Ibañez-ek egindako ekarpena, "Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz": https://dantzan.eus/kidea/aritz/euskararen-zinta-dantza

Lan horren inguruko Aritzen aurkezpena bideoan: https://dantzan.eus/bideoak/euskararen-zinta-dantza