Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Handiak txikiago eta txikiak akabo

Dokumentuaren akzioak

Handiak txikiago eta txikiak akabo

2012/11/15 11:32
Kulturaren alorreko murrizketak jaialdi eta kultur ekimen potoloetan nola eragiten ari den aztertuz erreportaje zabal eta mamitsua idatzi du Igor Susaetak Berrian.

Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Operako Lagunen Bilboko Elkartea, Durangoko Azoka eta horrelako jaialdi eta antolaketa handiak ditu aztergai. Kultur proiektu horiek finantzabidea hiru zutabetan oinarritzen dela azaltzen du: Ikusle-erosleek ordaintzen dutena, Enpresa pribatuen babesletza eta diru-laguntza publikoak.

Administrazio publikoetan kultura aurrekontuen murrizketarekin hirugarren zutabea, diru-laguntza publikoari dagokiona kolokan dagoela azaleratzen du erreportajeak. Espainiako Kultura Ministerioak INAEM erakundearen bidez ematen dituen diru-laguntzen beherakada bortitzak (zenbaitetan 0 arte) zerrendatzen ditu. Bi adibide:
  • Donostiako Musika Hamabostaldia:
    • INAEM 2012= 118.000
    • INAEM 2013 = 0 € (-100%)
  • Operaren Lagunen Bilboko Elkartea
    • INAEM 2012= 1.754.000
    • INAEM 2013 = 500.000 (-75%)

Bada datu adierazgarri bat, Patrick Alfaya Hamabostaldiko zuzendariak ematen duena erreportajean: «INAEMen aurrekontuaren %65 Madrilen pilatzen da.».

Madrilgo diru-laguntzen beherakadaren aurrean zaila dirudi euskal erakundeek igoerekin erantzun ahal izatea, horien aurrekontuak ere murrizten ari baitira.

Txikiak akabo

Erreportajeak kultur proiektu handiei begiratzen die. Baina zer gertatzen da aurrekontu askoz txikiagoekin dabiltzanekin? Horietako asko desagertzeko zorian edo dagoeneko desagertuta egin daitezke. Azken bi urteotan erakunde publikoek kultura alorrean egindako murrizketa gehienak txikien kontura egin dira. 100.000 edo 500.000 euroko laguntzak "negoziatu" egiten dira erakunde eta kultur kudeatzaileen artean. Baina 5.000 eta 10.000 eurokoak, deialdien bidez lortzen direnak, zuzenean desagertzen joan dira, eta horiek dira, bertako kulturgilee sareari eusten ziotenak.

Kultura sare oso bat desuseztatzen ari da, eta ez da Madrilen eraginez, oinezko kulturgileak nekez eskuratzen baitzituen diru-laguntzak Inaem-en. Jaurlaritzaren eta Diputazioen deialdiak murriztu dira, eta batez ere, udalen kontratazioa izugarri urritua da, eta horrek, azken horrek biziarazten zuen euskal kulturgintza.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.