Dokumentuaren akzioak
Santanazeleen esku-dantza Ordizian
Ordiziako santanazaleek udaletxean bertan egindako entsegu txiki batekin hasi zuten pasa den uztailaren 27ko eguna. Emakumeak mantoien azken xehetasunak prestatzen aritu ziren. Meza aurretik Ordiziako liburu zaharra irakurri zuten, eta bertan sinatu zuten alkateak, iazko aurreskulariak eta kongregazio honetako kide izateko hamar ezkonberri hautagaiak, tartean lehen aldiz jatorriz beste herrialde batekoa den bikotea: Argentinakoa.
Meza nagusiaren ondoren sokan abiatu ziren plazara eta emakumeak udaletxeko balkoira. Bertan, alkateak agintea aurreskulariari eman zion. Desafioa dantzatu ostean, zerbitzariak emakumeen bila abiatu ziren eta elkarri zapiaz lotuz soka osatzen joan ziren. Kalez-kale segitu zuen sokak, beharrezkoak diren bi geldialdi eginez, eta ingurukoen aurrean fandangoa eta arin-arina dantzatuz, eta bidean aldapan gora segitu zuten eguneko une hunkigarrienetako baten testigu izan zen adinekoen egoitzaraino. Soka-dantzaren zati bat egin zuten bertan, urtero batzen dituen ospakizun bereziaren baitan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Nati Bohé Aizpeolea
"Gerora" Cordobako Euskal Etxeko dantzaria Txotx Dantza taldean. Tapa Tapa Dantza Taldeko sortzailea eta
zuzendaria naiz. Orain Euskal Herrian nago herriz herri eta festaz festa.