Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Meñakoz Kultur Elkartea Euskal Herriko Joaldunen Jaia Sopelan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Joaldunen Jaia Sopelan

Euskal Herriko Joaldunen Jaia Sopelan

2023ko maiatzaren 6an, Sopelan (Bizkaia)

Sopelan 2023ko Maiatzaren 6an (tailerrak, dantza-ikuskizunak, herrian zehar EH osoko joaldunak, bazkari herrikoia, dantza-plaza, etab.)
Aurten, 20 urte betetzen ditu Meñakoz Elkarteak eta arrazoi hori dela medio, urtero herri ezberdin batean ospatzen den Euskal Herriko Joaldunen Jaia ere ekarri dugu Sopelara, urte berezi hau behar bezala ospatzeko.
Meñakoz Kultur Elkartea Sopelan errotutako elkartea da, "herria eta kultura" lelopean hainbat azpitalde hartzen dituena (haur dantzariak, gazte dantzariak, dantzari helduak; Sopela Kantari taldea; Sopelako panderojole zein trikitilariak; txalapartariak eta Sopelako joaldunak).
Egun berezi honetan, Euskal Herri osoko joaldun taldeak etorriko dira Sopelara, Sopelako Joaldun taldearekin batera urtero ospatzen den Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatzera. Besteak beste, Zumaiatik, Lezotik, Atarrabiatik, Zornotzatik, Olaguetik, Lekeitiotik, Kanpezutik, Hendaiatik, Hazparnetik Donapaleutik, Tuteratik eta beste hainbat herrietatik etorriko dira joaldunak.
Gainera, 20. urteurren berezi honetarako abestia egin du Zuzterrak Taldeak eta Nonbait Taldeak elkarlanean, eta  abestia zein bideoklipa apirilaren amaieran emango da argitara.
Hori guztia dela eta, egun osoko egitaraua osatu dugu Sopelan 2023ko Maiatzaren 6an:
  • 11:00etatik aurrera zapi-tailerra eta euskal jantzien erakusketa 
  • 11:30 Euskal Herriko Joaldunak eta Sopelako Trikitilari eta Panderojoloeak herrian zehar
  • 13:00 "Meñakoz, 20 urte" ekitaldia eta argazki erraldoia 
  • 13:30 Meñakoz eta Eguzkilore taldeen dantza-agerketa 
  • 15:00 Herri-bazkaria (Artadin)
  • 16:30 Bazkalostea Sopela Kantari taldearekin batera
  • 18:00 "Labarretan" ikuskizuna
  • 19:00 Dantza-plaza Zuzterrak Taldearekin batera

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Meñakoz Kultur Elkartea

Meñakoz Kultur Elkartea