Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Meatzaldeko Harrigorria Aurten Abantoko Aratusteak ere bai!

Dokumentuaren akzioak

Aurten Abantoko Aratusteak ere bai!

Aurten Abantoko Aratusteak ere bai!

2021eko Abantoko Aratusteak

Aratusteak garrantzi handiko ospakizunak eta erritualak dira Euskal Herrian, baita gurean ere.

Urte dezente igaro dira Meatzaldeko txoko honetan bere-berezkoak ditugun meatze eta landa giroko aratusteak ospatzeari ekin geniola, eta dagoeneko, gure-gureak ditugu Bizkarbaltza, Zangaluzea, Artauntxoa, Sorginak, Hartzazaina, Beldarroia eta, nola ez, Hartza bera eta mozorroak.

Gure herriaren eta eskualdearen imajinario kolektiboaren parte bihurtu zaizkigu, zalantzarik gabe.

Urterik urte gabiltza, gure herriotako gazteok eta ez hain gazteok kale eskearen eta desfilearen bidez kaleak, etxeak, baserriak,eskolak, dendak eta tabernak musikaz, dantzaz, alaitasunaz eta herri kulturaz betetzen.

Baina, sasoian kolera, silikosia, zomorro-plaga edota gosearekin gertatu zen moduan, zoritxarrez, aurten Bizkarbaltzak beste izurrite bat ekarri digu ere: honezkero,ezaguna dugun COVID-19a.


Ezingo zaizkigu, beraz, kaleak kez, suz edota jateko-edatekoaz bete, baina aurten ere aratusteak ospatuko ditugu, beste modu batean izango bada ere.

Pertsonaia, musika, dantza eta urteroko ospakizun honen oihartzunak abantoar guztiengana iritsiko dira oraingoan ere, baina osasuna eta elkarrenganako zaintza lehenetsiz,eta segurtasunez, noski.

Dagoeneko, aratuste sasoian gaude. Etxeko edota eskolako epeltasunean, baina goazen ospatzera. Aratusteak gu gabe, ez direlako, eta gure herria aratusterik gabe, ez delako berdina izango.


Ez dadila haria eten!

Abantoko Aratusteak.

Sorpresa: https://youtu.be/gW6TP5-u5-E



1

2

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Meatzaldeko Harrigorria

Meatzaldeko Harrigorria