Dokumentuaren akzioak
Antropologia(k) eta Artea(k)
Ostiralean, martxoaren 14ean, hainbat antropologo eta artista Antropologia eta Arteen arteko sinergiaz arituko dira San Telmo museoan, goizeko 9:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte, Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak antolatzen duten XVII. jardunaldian.
Komunikazioen artean, Maddi Bediaga antropologoa eta soinulariak Lapurditik Donostiaraino hedatutako muxiko-saioen (dantza-jauzien) hedapenari buruz azken hilabeteetan egindako ikerketaren behin-behineko emaitzak azalduko ditu.
Sarrera irekia izango da nahi duten guztientzat.
Egitaraua eta informazio gehiago hemen
Dokumentuaren akzioak