Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra Duguna ikuskizuna 1951ko Lizarrako jaietan

Dokumentuaren akzioak

Duguna ikuskizuna 1951ko Lizarrako jaietan

Duguna ikuskizuna 1951ko Lizarrako jaietan

Lizarrako festetako programa, 1951.

1951ko Lizarrako festetako programaren azalean San Martin plaza ageri zen. Pedro Lozano de Sotes margolariaren lana izan zen. Programa berean, "Duguna" izeneko dantza, kantu eta musika ikuskizuneko informazioan ere agertzen da Lozano de Sotes, eszenografo gisa. Ondare kulturaleko tradiziozko dantzen bidez folkloreak protagonista den lana izan zen duguna. Besteak beste, Jose Mª Iribarrenek, Francisco Arrarasek, Pedro Mª Lozano Sotesek edota Francis Bartolozzik hartu zuten parte, baita Santa Zezilia abesbatzak eta Iruñeko orfeoiak, musikariak eta beste askoren artean, baita Lizarrako dantzariak ere.

Lizarrako festetako programa, 1951-1
Lizarrako festetako programa, 1951.

Pasa den udan, Iruñeko Kondestablearen jauregian, Duguna ikuskizun horri buruzko erakusketa atondu zuten. Bertan, Nafarroako hainbat paisaia edo egoera irudikatzen zituen material, argazki, esku-orri, dekoratu... bildu zituzten. Aipatutako San Martin plazaren margoa ere han zen, Lizarrako dantzariek larrain-dantza ematen zuten momentuan atzeko teloi gisa erabili zuten irudia. Lizarrako dantzari batzuek oraindik ere gogoratzen dute Iruñean zein Euskal Herriko beste hainbat lekutan eskaini zuten ikuskizunean parte hartu zutela.

1951ko festetako programa

Nafarroarekiko maitasunak, gure gauzekiko ardurak, sentsibilitateak eta espiritu artistikoak, adorearekin eta borondatearekin batera, benetan sentibera den ikuskizun folklorikoa sortu du. Nafarroa osoan ezaguna da, herri guztietan baitago "Gaiarre"n izan den ikuslerik, zeinek auzokideei kontatu dien ikusitako eta entzundako ikuskizun harrigarria eta liluragarria. Duguna izena ipini diote.

Izena bera ere gogoangarria eta maitagarria da, Nafarroan duguna, agertokira eman da gustu eta fintasun handiarekin, antolatzaileak animatzen dituen espiritualitateari erantzunez.

Ez da Dugunaren inguruko azterketa egiteko momentu edo lekua, gainera, Lizarra osoa gure herrira ekartzeko irrikan egoteak, argi ikusten da taldea ezagutzen dela eta hori ikusteko nahia dagoela.

Ikuskizun eder horretan, gure larrain-dantza ageri da. Esajeratzeko beldurrez, gure zirrarei eutsi badiegu Luzaideko jauzien edo Lantzeko gazteen mugimendu arin eta dotoreak ikustean; ez baditugu adierazi gure taupadak Zugarramurdiko akelarrearen soinuak entzutean, ez badugu transkribatu gure egoeraren aztoramendu bortitza zein goxoa ikuskizun osoan oilo ipurdia jarri diguten Nafarroari buruzko eszenetan; zer esan gertatu zela lizarratarrek gure larrain-dantza alai, atsegin eta zeremoniatsua kusi zutenean. Gure zirrara deskribaezina izan zen, besterik gabe, Duguna ikuskizuna ikustera gonbidatzen ditugu ingurukoak.

Lizarrako festetako programa, 1951-5
Lizarrako festetako programa, 1951.

Gure larrain-dantza San Martin plazan dantzatzen da, Dugunari omenaldia eginez, azalean irudikatu dugun plaza horretan. Baita ere adierazi nahi dugu, Lizarra, Nafarroako edozein kultura-mugimendutan parte hartzeko prest egongo dela.

Leku faltak ez digu uzten gure irakurleei azalari buruzko azalpen bitxia eskaintzen, dantzariak imajinatu egin behar dituzue.

Jose Mari Iribarrenek gure dantzen folkloreaz hitz egiten digu, Francisco Arrarasek koreografiaz, Juan de Luzaidek historiaz, Vicenete Galbetek tradizioaz eta modalitateez, Javier Bello Portuk musikaz, Mari Lozanok jantziez eta Pedro Lozano de Sotesek eszenografiaz.

Horiek guztiak ordezkatuz, Lozano Sotesena transkribatuko dugu, gure azalaren azalpenerako egokiena baita.

Sentimendu handiko eta Nafarroan dugunaren miresle diren eta horrenbeste maite duten gizon hauei guztiei, Lizarrako herriak agurtzen ditu eta animatzen ditu enpresa handi eta artistiko horretan jarrai dezaten, gure antzinako erreinuaren espiritua mantentzen.

Lizarrako festetako programa, 1951-4
Lizarrako festetako programa, 1951.

Larrain-dantzaren eszenografia

Lozano Sotes: "Larrain-dantzako bikoteen atzean jartzeko dekoratuaren zirriborroa egiteko dokumentatu egin behar izan nintzen eta Lizarrako txoko tipiko bat aukeratu, horrelako dantza eder batentzako egokia izan behar zuen aldi berean.

Lizarra bisitatu eta han ibili ondoren, San Martin plaza egokia izan zitekeela pentsatu genuen, gainera,  teknika eszenografikoan etekina ateratzeko aukera asko eskaintzen zituen. Kontuan hartu behar da ez dela berdina antzerki bateko dekoratua margotzeko txoko bat aukeratzea edo paisaia bat aukeratzea, plastika eszenografikoa konplexua eta ezberdina da oso.

Baina aukeratu genuen plazak etekin ateratzeko giroa, kolorea eta arkitektura zuen. Maitasunez notak, apunteak... hartzen hasi nintzen. Azkenean, horren ondo eta ederki dantzatzen duten bikoteentzako fondo eta ingurua egiteko dekoratua egin nuen.

Estreinaldiko egunean dekoratuarentzako txaloak entzuteko poza izan nuen, baina meritua ez da eszenografoarena, Lizarrako oroitzapenen kolorez eta zaporeez betetako txokoarena baizik. Eszenografo bezala, nire lorpenak pozte nau, baina nafar on bezala, askoz ere gehiago pozten nau gure lurretako gauzen lorpenak".

Duguna, antzerki ikuskizun folklorikoa

"Vianako Printzea" erakundeko Arte Popular sailak eta Iruñeko Udaleko Musika Patronatuak lagunduta. Lizarrako Udaletxeko folklore taldearekin eta Iruñeko "Santa Sezilia" abesbatzarekin elkarlanean.

  • Koreografia eta eszenaren zuzendaritza: Francisco Arraras
  • Orkestra: Iruñeko "Santa Sezilia", Bello Porturen zuzendaritzapean
  • Txistulariak: Iruñeko Udal Txistulariak
  • Eszenografia: Lozano de Sotes
  • Figurinak: Francis Bartolozzi
  • Jantziak: Mari Lozano
  • Errezitatzailea: Sagrario Domeño
  • Abeslariak: Sagrario Aranburu, Maia Mercedes Beunza, Maria Camino Elizari, Karmentxu Elizondo, Silvano Vaztan, Santiago Belza, Benito Izeo, Saintiago Lainez
  • Dantzariak: Carmen Berroeta, Maria Isabel Domeño, Maria Luz Gaston, Maria Jesus Guembe, Pascual Lopez, Camino Manso, Maria Teresa Manso, Felisa Montero, Luchi Oderiz, Maria Teresa Paños, Maria Alicia Remirez, Merche Sucunza, Chelo Uriz, Santiago Altamira, Jose Arbizu, Miguel Ciga, Fermin Cumba, Jose Cruz Chocarro, Angel Etxaniz, Jose Luis Etxaniz, Jesus Etxaniz, Jose Javier Garaikoetxea, Gerardo Lezea, Jose Andres Perez, Luis Salcedo, Feliz Ugarte, Francisco Ugarte, Javier Uriz.

Lizarrako festetako programa, 1951-7
Lizarrako festetako programa, 1951.

Programa

Lehenengo zatia

  • Luzaideko jauziak
  • Erronkariko minuetoa
  • San Permiñetara. Festetako estanpa.
  • Sagar-dantza
  • Azeria eta txalupa-zaina. Antzeztutako ipuina.
  • Akelarrea Zugarramurdin

Bigarren zatia

  • Kontrabandistak. Balleta.
  • Aralarko artzainak. Abestia.
  • Lantzeko inauteria
  • Zozo-dantza
  • Oliteko gaztelua. Erdi-aroko estanpa (ingurutxoa, erri-min, edate-soñu)
  • Larrain-dantza
  • Amaia operako ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Mugi arazi gintuen lehen arrazoia gure folklore aberatsa ezagutaraztea izan zen. Dantza jendearengana modu errazean hurbiltzea dugu helburu eta gure aitona-amonek herriko plazan dantzatu zuten hura dantzatzeko gai litekeen lagun taldea batzea. Dantza gorputz adierazpena ere badenez, sarritan mugitzeko lotzen gaituzten lokarriak apurtzen ere saiatzen gara beronen bidez.

Larrain-dantzaren inguruko interes eta lanketa bereziak garamatzan hariari tiraka bidezidor berriak aurkitzera garamatza etengabe. Honen eta aurretikoen erakusleiho izan nahi lukete hona ekarritakoek.

Jalgi dantza plazara! Anima zaitez!