Dokumentuaren akzioak
LABO XL7: Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia

Aurten, LABO XLk, besteak beste, garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jartzen du arreta. Bai tokiko, estatuko eta nazioarteko ekoizpenak. Gure gizartean gaur egun gertatzen denaren isla fidela; etxeratzea, bertakora, zaintzara, hurbiltasunera. Nor garen jakiteko bilaketa.
Kontzeptu gakoak: Garaikidea folkloretik –Egonaldiartistiko berriak (EKI, Aideko, Iturri) –6 estreinaldi absolutu, 2 estatuko estreinaldi, 8 estreinaldi Euskadin –Zubi berriak –27proposamen (18 ikuskizun, 3 sortze-prozesu, 2 kontzertu, filma 1, 3 jardunaldi profesional) –Bileratxoak, beste negozio mahai mota bat posible da.
Egitaraua
Azaroak 13 osteguna
- 12:00 Inaugurazio ekitaldia
- 12:30 Komorebi Produkzioak “Zuloa”17:00 Álvaro Murillo “El movimiento como pensamiento”(liburu aurkezpena)
- 18:00 Programazio hirukoitza (sortze-prozesuak):-Alba Fernández “Monte”-Arantza Iglesias & Ane García “M”-Fran Sieira “BenQuereres”
Azaroak 14 ostirala
- 11:00 Bileratxoak: Negozio-mahaiak
- 13:30 NODE “Basandere”
- 17:00 Programazio hirukoitza:
-Cía. Zirriborro “Hustu”
-Fabián Thomé “Nahas”
-Colectivo Glovo “Fenda”
- 18:30 Asta Teatro e Outras Artes “Ad murmuratio”
- 20:00 Marcos Martincano “Hacer torrijas como acto de resistencia”
Azaroak 15 larunbata
- 12:00 Dantzagunea + Territorios de Creación: La Nau Ivanow y El Graner en diálogo(Hitzaldia)
- 13:30 Berritza “Dantza”17:00 DAB dantza konpainia “Tinieblak”
- 17:45 Programazio hirukoitza:
-ZUK Performing Arts “Ypark”
-La Basal “No estamos aquí para bailar
”-Valeria Polorena “El cuerpo tartamudeando en la proximidad (...)”
- 19:00 Alex de la Croix + Sara Ruiz Ferrer “Domingo de gramos”
- 20:00 Rev Silver “Weapon” kontzertuan
Azaroak 16 igandea
- 12:00 Neri(h)ari “Entzuten nauzu?”
- 17:00 Ibawa Collectif “Gaua”17:30 Programazio hirukoitza:-Marina López “Dime si con eso vale”-Álvaro Murill: “8 Km en mula”-Olaia & Gilles “Festa Formal”
- 19:00 Bleda Insípida “Last Triggers”20:30Amaiera ekitaldi
LABO
LABO programa 2017an sortu zen NODE dantza konpainiaren eskutik. Helburua da espazio irekiak sortzea, arte eszeniko garaikideek (dantza, antzerkia eta zirkua) eta horien sormen-prozesuek antzezteko leku bat izan dezaten. Hizkuntzaeszeniko berriak espazio eszeniko berrietan. LABO hiru hankatan banatzen da:–LABO GO: Sortze-prozesuen erakusleihoa.–LABO GEO (Gorputza+Ondarea): Dantza garaikidea landa eta ondare inguruneetan.–LABO XL: Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia.
LABO XL7
Jaialdiaren zazpigarren edizioa 2025eko azaroaren 13tik 16ra izango da (ostegunetik igandera). Arte biziak ospatzeko 4 egun, dantza, antzerki eta zirku garaikidez beteak, formakuntzaeta bitartekotza jarduera paraleloez gain, Donostiako Tabakalera etaGazteszenako hainbat espazio hartuko dituztenak.Jaialdiaren ezaugarria da gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte-adierazpen guztiek tokia duten hurbileko espazioa izatea. Artistek, kultur eragileek, erakundeek eta publikoak bat egiten duten topagune irekia.Aurten, LABO XLk, besteak beste, garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jartzen du arreta. Bai tokiko, estatuko eta nazioarteko ekoizpenak. Gure gizartean gaur egun gertatzen denaren isla fidela; etxeratzea, bertakora, zaintzara, hurbiltasunera. Nor garen jakitea.
Karteleko protagonista
Aurten karteleko protagonista, eta beraz inaugurazio egunean jaialdia irekiko duen artista, Komorebi Produkzioak-eko Garazi Egiguren da. Artista tolosarrak sorkuntzarako laguntza zuzena jaso zuen EKI programaren bidez (aurrerago xehetasunez), jaialdiak berak Tabakaleraren laguntzarekin ematen duena. Garazi eta bere konpainia Komorebi Produkzioak, Mauriziakezdauinorhil Ines Osinagarekin batera, "Zuloa" estreinatuko dute, EKI egoitzan egindako lanaren emaitza. Gainera, egun batez modelo izatearen esperientzia bizi izan zuen Garazik, jaialdiaren kartel ofiziala eta gainerako euskarri grafikoak sortzeko soilik egin zen argazki-saioan.
Proposamen eszenikoak
Programa bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte eta beteranoen obra eszenikoetan zentratzen da, berezikidantza, antzerki eta zirkuko dramaturgia berrietan. Familia osoarentzako piezetatik helduagoetara, arte eszenikoak publiko posible guztietara eramatea da helburua. Edizio honetan 23 konpainia izango dira, 21 ikuskizunekin (6 erabateko estreinaldi, 2 estatuko estreinaldi eta 8 estreinaldi Euskadin), sortze-prozesuen 3 erakusketarekin eta 4 jardunaldi profesionalekin (LABO XL7-ren zenbakiak aurrerago)
Egonaldi artistikoak
Jaialdiak 3 egonaldiartistiko ematen ditu:
- AIDEKO Egonaldia(Sorkuntza eta harremanak): Atopémonos Bailando-rekin (Glovo Kolektiboa eta Concello de Lugoko Kultura Arloa) elkarlanean egindako truke-egonaldia. Deialdi publikoaren bidez, euskal konpainia batek astebetez lan egingo du MIHL Museoan (Museo Interactiva de la Historia de Lugo), eta beste galiziar batek astebetez Gipuzkoako Dantzagunean egongoda, jaialdiaren programazioaren barruan egindako lanarenerakustaldiaaurkeztuz. Bi konpainiek laguntza ekonomikoa eta lanerako espazioa jasotzen dute. Hautatutako euskal proiektua: Oihana Vesga "ATXIMUR" (RRUCCULLArekin batera), erritmoa bizi-indar eta lurralde partekatu gisa aztertzen duen lana. Hautatutako galiziar proiektua: Fran Sieira "BenQuerer". Galiziar dantza tradizionala, hizkuntza garaikideetan eta genero-ikuspegian bizi dena.
- EKI programa (Sorkuntza eta ikusgarritasuna): Programak talentu berriei,eta euren sorkuntzari, lagundu nahi die. Deialdi publiko bidez hautatutako konpainiak zuzeneko laguntza ekonomikoa jasotzen du, eta, Tabakalerarekin lankidetzan, 10 eguneko lan-espazioa du. Emaitza jaialdiaren inaugurazio egunean estreinatuko da. Gainera, konpainia jaialdiko kartelaren eta irudiaren protagonista bihurtzen da, egun batez kartelerako argazki saioanmodelo izatearen esperientzia biziz. Komorebi Produkzioak izan da hautatutako konpainia, "Ni ez ginen, baina Gu ere banaiz" proiektuarekin, euskal folklorea gaur egungo ikuspegibatetik berrikusten duen proiektuarekin.
- ITURRI (Sorkuntza eta ikuskizuna): Laguntza hau, euskal konpainiei zuzendua, ADDErekin (Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartea) batera ematen da. Deialdi publikoaren bidez, LABO XL7 programazioaren barruan egoitza artistiko bat eta emanaldi bat egiteko diru-laguntzaeskaintzen du. Aukeratutako konpainia Olaia Valle y Gilles Noël izan da, eta "Festa Formal" estreinatukodu. Proposamen horrek kide bakoitzaren jatorri eta kultura desberdinak aztertzen ditu, eta folklorearen, musikaren eta dantzaren bidez eraikitzen du lurralde bakoitza
Jarduera profesionalak
Aurten ere, LABO XLk arreta jartzen jarraitzen du prestakuntzan, bitartekaritzan eta sentsibilizazioan; adibidez, Alvaro Murillo flamenko garaikideko dantzariak "El movimiento como pensamiento" argitalpena aurkeztu digu (Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin). Larunbatean, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, Bartzelonatik nazioarteko bi sorkuntza gune inportanteikusiko ditugu: La Nau Ivanow eta El Graner. Eta "Sorkuntza-lurraldeak" hitzaldia eskainiko digute. Amaitzeko(eta jarduera profesionaletan definitua egon ez arren), igandean, Myriam Perez Cazabon euskal sortzaileak "Entzuten nauzu?" pieza aurkeztuko digu, ikuskizuna eta mugimenduko tailer parte-hartzailea nahasten dituen proposamea dugu hau.
Aurten ere, BILERATXOAK izango da bitartekaritzako plater nagusia. SAREArekin lankidetzan, negozio-mahai "desberdinak" ditugu. Konpainiei zuzendutadaudeeta espazio seguru eta praktikoak sortzea dute helburu, beren lanak eta kezkak programatzaile gonbidatuekin partekatu ahal izateko. Konpainia bakoitzak mahaibat du, eta programatzaileak hurbiltzen dira elkarrizketa zuzenak eta pragmatikoak sortuz.
Jailadiako espazioak
LABO proiektua oso premisa argiarekin sortu zen: espazio ez-konbentzionalak bilatu, identifikatu eta gehitu erakusketa-espazioen sarean, konpainiek eta haien ikuskizunek antzeztu ahal izateko eta, beraz, kontratazioa sustatzeko leku gehiago izan ditzaten. LABO XLk Tabakaleraren (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Kutxa Fundazioaren eta Gazteszenaren unibertsoa osatzen duten espazioak erabiltzen ditu.
- Tabakalera: Zazpigarren edizio honetan Tabakalerarekin batera egindako lana zabaldu egin da, espazio berriak gehituz. EKI programan kolaboratzaile zuzena izateaz gain, bere Plató espazioa hautatutako konpainiak 10 egunez lan egingo duen edukiontzi bihurtzen da. Plaza, Patioa, Z Aretoa eta Prisma izango dira jaialdiaren programazio ia osoaren lekuko.
- Kutxa Fundazioa Kluba: Tabakalerako lehen solairuan dagoen kutxa beltz hau urteko lehen seihilekoan LABOGOak egiten diren gunea da, eta jaialdian zehar hainbat proposamen hartuko ditu.
- Gazteszena (C.C Egia): Donostiako "Dantzaren Antzokia"jaialdiaren formaturik handienaduen proposamena hartuko du. Ostiraleko jardunaldiari amaiera bikaina emanez.
Laburbilduz, programa planteatuta dagoen bezala, espazio horietan guztietan barrena joango gara eta bakoitzean pieza eszenikoez gozatuko dugu. Horrek bizipen eta esperientzia paregabe bihurtzen du LABO XL. Jaialdia egiten den espazio guztiak oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak dira.
Erronka Garbia
LABO XL jaialdiak Erronka Garbia ziurtagiria lortu du, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emana, ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak minimizatzeko diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena.
Euskal konpainien presentzia eta euskararen erabilera
Euskarak leku pribilegiatua du jaialdian. Eguneroko lanean eta, batez ere, jaialdiaren komunikazio, programazio eta ekoizpen osoan nagusitzen da. Eta, jakina, euskal konpainien lanaren aldeko apustua egiten da;LABO XL7n 23 konpainia daude guztira, eta horietatik 12 Euskal Herrikoak dira (9 Euskadi, 1 Nafarroa, 2 Iparralde). Ikuskizun hauek, gehienek,euskara erabiltzen dute komunikazio-hizkuntza gisa (gogora dezagun LABO XL7 mugimenduzko jaialdia dela).
Emakume sortzaileak
LABO XLk emakume sortzaileen lanari ikusgarritasuna emateko borrokatzen du. Indarra emakumea sorkuntza eszenikoaren arlo guztietan erreferentzialki kokatzean kontzentratzenda: zuzendaritza, ekoizpena, sorkuntza, interpretazioa, teknikoa, etab. Aurreko edizioei begiratu batek adierazpen horiek ziurtatzen eta bermatzen ditu. Aurten ere horrela da.
LABO XL7zenbakietan:
a) 23 konpainia, jatorria:
Euskal Herria: 12
- Euskadi: 9
- Estatua: 11
- Nazioartekoak: 3
b) 64 artista eszenatokian:
- 45 emakume.-19 gizon.
c) 29 jarduera:
- 19 dantza-ikuskizun, 2 antzerki-ikuskizun, zirku ikuskizun 1.
- 3 sorkuntza-prozesu.
- Film 1, zuzeneko 2 kontzertu.
- 3jardunaldi profesional: liburu-aurkezpen 1, hitzaldi 1, negozio-mahai 1.
Nor Nori Nork
- Antolatzaileak: NODE Kultur Elkartea, LABO.
- Babesleak: Kutxa Fundazioa, Tabakalera, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala.
- Laguntzaile nagusiak: Gipuzkoako Dantzagunea, ADDE Dantza, EKE (Euskal Kultur Erakundea), SAREA, Noticias de Gipuzkoa.
- Laguntzaileak: Festival DZM, Hirutxuloko Hitza, Atzegi, A Room in The City, Drunkat, BSK Legal & Fiscal
Eskerrak
Eskerrik asko LABO egia bihurtzen duzuen guztioi, zuek gabe hau ez litzateke posible izango. Esker on berezia Tabakalerari eta Kutxa Fundazioari, LABO zuen teilatupean bizi baita. Beste urte batez elkarrekin hazi ginen. Eta zuei guztioi, berriei eta betikoei, eta beti gurekin dagoen publikoari, eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Dokumentuaren akzioak