Dantza jarduerak Kultura Eskolaren katalagora gehitzeko deiadia irekita
Gipuzkoako ikastetxeetan ikasten duten 12-16 urte bitarteko gazteekin lantzeko dantza proiektuak aurkezteko deialdia ireki da. Aukeratutako proposamenak 2024-2025 ikasturterako Kultura Eskolaren katalogoan eskainiko dira, ikastetxeek ikasturte horretan garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten. Ekintzak eskola orduetan egitekoak izango dira, ikasle guztiei zuzendutakoak.
Kultura Eskolaren helburua da ikastetxeetan irakasten diren arte ikasgaien osagarri izatea. Horrela, katalogoan hainbat arte diziplinetako, tartean dantza, sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu; ikastetxeek aukeratu eta beren eskoletan txerta ditzaten.
Katalogoa etengabe eguneratzen
Martxoaren 31a arte, proposamen berriak gehitu ahal izango dira katalogora, eta katalogoan eskaintzen diren jardueren aldaketak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko honen bidez: kulturaeskola@gipuzkoa.eus.
Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki katalogoan bi proposamen desberdin baino gehiago.
Eguneratze horretan, baja emateko eskatu duten jarduerak kentzeaz gain, baztertu egingo dira azken bi ikasturteetan inoiz kontratatu ez diren jarduerak, edo, Ikastetxeen aldetik kritika baxua jaso duten jarduerek ez badute gutxieneko puntuazioa lortzen (ofizioz egingo den berrebaluazioan).
Informazio gehiago: Kultura eskola jarduera katalogoan sartzeko irizpideak eta prozedura