Proposamenak Gipuzkoako Kultura Eskolara aurkezteko epea zabalik da
12-16 urte bitarteko ikasleekin Gipuzkoako ikastetxeetan lantzeko dantza proposamenak aurkeztu daitezke maiatzaren 15a bitartean Kultur Eskola programan. Aurkeztutako proposamenen artean aukeraketa egingo da eta hautatutako lanak Kultura Eskola katalogoan txertatuko dira. Horrela, Gipuzkoako ikastetxeek 2022-2023 ikasturtean egiteko jarduerak bilduko ditu katalogokoak. Ekintzak eskola orduetan egitekoak izango dira, ikasle guztiei zuzendutakoak.
Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu, aukera horien artean dantza alorreko proposamenen katalogoa. Azken bi urtetako deialdietan aukeratu diren proposamenek katalogoan jarraitzen dute, eta orain berriak aurkezteko aukera ireki da.
12-16 urteko ikasleekin garatzeko dantza proiektuak aurkeztu nahi izanez gero bidali proposamena kulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera maiatzaren 15a baino lehen.
Informazio gehiago: Kultura Eskola, nola parte hartu