Kultura Eskolara dantza proposamenak aurkezteko deialdia zabalik
Kultura Eskolako katalogoan parte hartu nahi duten dantza proposamenak aurkezteko epea uztailaren 15era arte dago zabalik. Katalogorako onartzen diren ekintzak datorren irailean ikastetxeei eskainiko zaizkie. Horrela, 2021-2022 ikasturtean zehar 12-16 urte bitarteko ikasleekin lantzeko dantza jarduerak aukeratu eta programatu ahal izango dituzte. Eskola-orduetan egiteko jarduerak izango dira proposatu beharko direnak, ikasle guztiei zuzendutako proiektuak.
Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu. Aurreko urtean, Dantzan.eus-ekin elkarlanean, dantza alorreko proposamenen katalogoa sortu zen. 2020an onartu ziren ekintzek katalogoan jarraitzen dute, baina dantzari, dantza-sortzaile eta dantza-eragileek proposamen berriak aurkezteko deialdia ireki da.
12-16 urteko ikasleekin garatzeko dantza proiektuak aurkeztu nahi izanez gero bidali proposamena kulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera uztailaren 15a baino lehen.
Informazio gehiago: Kultura Eskola, nola parte hartu