2023-2024 ikasturteko Kultura Eskolaren deialdia jada irekita dago

2023/09/20
2023-2024 ikasturteko Kultura Eskolaren deialdia jada irekita dago

Ikasturte honetan Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan dantza lantzeko proiektuen katalogoa prest da. Kultura Eskolaren deialdia jada irekita dago, eta Gipuzkoako eskolek irailak 26ra arte (barne)  jardueren eskaera egiteko aukera dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako eskoletara eramateko programa dugu honakoa; Gipuzkoako nerabeei kultura jarduerak helarazi, ikasi, praktikatu eta ezagutzekoa.

Proiektuaren helburu nagusia da kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea. Horretarako ikastetxeetan dantza eta kultura jarduerak antolatuko dira, ikasturtean zehar eta eskola ordutegiaren barruan.

Dantza proiektuen katalogoa

Kultura eragileek eta sortzaileek eskoletan dantza lantzeko hainbat proiektu aurkeztu dituzte, jasotako proiektuen artean hautaketa egin da, eta, azkenik, onartutako proposamenekin katalogoa osatu da. Ikastetxeek beren zentroetara eraman nahiko lituzketen ekintzak hautatzeko aukera dute.

Hauexek dira eskoletan dantza lantzeko katalogoan jaso diren proiektuak: