Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Manbru eta dantza bizkaitarra Madrilgo zezen-plazan

Dokumentuaren akzioak

Manbru eta dantza bizkaitarra Madrilgo zezen-plazan

2020/11/26 08:15
Manbru eta dantza bizkaitarra Madrilgo zezen-plazan

Irudia: Jose Arrue

Zortzi torero aurretik zituela sartu zen Madrilgo zezen-plazan Hilarion de Bengoa txistulari durangarra. Ibilkera prusiarrez sartu omen zen plazara, eta ondoren zezenketako hainbat unetan astindu zituen txistu eta danbolinak Madrilgo zezenzaleen gozamenerako plazako balkoietako batetik. Malbruk izenekoa eta Bizkaiko dantza jo omen zituen garaiko kronikek jaso zutenez.

1785eko urriko Corte de Madrid aldizkarian argitaratutako Una fiesta de toros kronikak honela kontatzen du Hilarión de Bengoaren Madrilgo zezen plazako agerraldia:

Hilarión de Bengoa, Bizkaiko Jaurerriko Durango hiribilduko musikaria, ibilera prusiarra danbolinaz eta txistuaz jotzen atera zen; aurretik zortzi toreatzaile dotorez osatutako konpartsa zuen, pika edo akuiluekin torilaren inguruan jarri zirenak, bederatzigarren eta hamargarren zezena pikatzeko; tarteka, aipatutako musikaria, ordurako balkoi batera igota, malbruka eta dantza bizkaitarra jotzen aritu zen, Bizkaian ohikoak diren beste doinu batzuekin batera, Jaurerri horretako erromeria eta jaialdien bereizgarri.

Salió Hilarión de Bengoa, músico de la villa de Durango, en el Señorío de Vizcaya, tocando con tamboril y silbo la marcha prusiana; el que iba precedido de una lucida comparsa de ocho toreros, que con picas o chuzos se pusieron en las inmediaciones del toril para lancear al noveno y décimo toro; en cuyos intermedios el referido músico, que ya se había subido a un balcón, estuvo tocando el malbruk y la danza vizcaína, con otros sones que se acostumbran en Vizcaya, característicos de las romerías y regocijos del expresado Señorío.

Malbruk doinua Manbru edo Marlbrough-ren aldaera da. Uztaritzeko kaskarotek, martxa eta makila-dantza artean egiten dituzten dantzetako bat hain zuzen ere; lapurtarrek marmutx izenez ezagutzen dutena. "Marlbrough s'en va-t-en guerre" bezala ezagutzen da Frantzian, "Mambrú se fue a la guerra" kantatzen dute Espainian eta kanta hori da baita ere "Es un muchacho excelente" kantaren jatorrian dagoen doinua.

Danza Vizcayna edo dantza bizkaitarra ere jo zituela txistuz aipatzen da, baina zein ote zen Madrilen plazaratu zuena? Añibarrok aipatzen duen "Bizkai-dantza luzea", Iztuetak arin-arina izendatzeko darabilen "Bizkai-dantza" edo Bizkaiko beste dantzaren bat?

Iturria: Hilarión de Bengoa, músico euskaldún en Madrid (Apuntes de etnografia, Jose Manuel Pedrosa, 2020-10-23)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.