Laudioko kofradiaren bazkal ondorengo aurreskua
1599tik San Rokeren omenezko kofradiaren bazkaria eta dantza egiten da Laudion. Felix Mugurutzak idatzitako artikuluari esker jakin dugu, antzinako ohiturari jarraituz, Erdi Aroko zenbait ezaugarri dituen bazkaria egiten dutela kofradiako kideek Laudioko arkupeetan eta jatordua dantzan amaitzen dutela.
400 bat pertsona elkartzen dira bi pitxerreko (4 litro inguru) txarroak ilaran jarrita dituzten mahai luzeetan, txarro bakoitza lau lagunentzat izaten da. Esan bezala, bazkariak Erdi Arotik etor daitezkeen hainbat ezaugarri mantentzen ditu, besteak beste, platerik gabe, koilararekin bakarrik, aho-zapirik gabe jaten dute. Bazkaria, txarro bakoitzaren gainean ogi handi bat dela hasten dute, garai batean ogia baitzen jatorduetako oinarrizko janaria. Edaria bukatzen dutenean, berriz, txarroa mahai gainean iraultzen dute. 1599ko legediaren arabera emakumeek debekatua zuten gizonezkoen mahai berean bazkaltzea, baina garai berrietara egokitu eta 2010. urtetik denak elkarrekin jaten dute. Tripa ondo beteta, dantzari ekiten diote.
Bazkal ondorengo aurreskua
Dantza saioarekin esaten diote hurrengo urtera arte bazkariari, egun banangoa bakarrik dantzatu ohi da, aurreskua dantzatzeko ohitura urte batzuetan galduta izan da. Jose Maria Urkijo Gardeazabal izan zen kofradiaren aurreskua dantzatu zuen azkenengo alkatea, 1948-1966 urteetan. Aurten berreskuratu dute dantza hainbat dantzarik; baina kofradia egunean dantzatu beharrean Berakatz egunean egin dute.
Informazioa: Cofradía de Laudio. Cuando las apariencias engañan (Felix Mugurutza)