Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Izurtzako dantzariak zuri-beltzean

Dokumentuaren akzioak

Izurtzako dantzariak zuri-beltzean

2018/02/23 19:10
Izurtzako dantzariak zuri-beltzean

Izurtzako dantzariak, 1916. Argazkia: Jose Maria Gorrotxategi

San Nikolas eguna, abenduaren 6a, jai eguna izaten da Izurtzan. Festa giroan ospatzen dute eguna, inguruetako herrietatik ere hurbiltzen dira azokara. Meza ondorenean, berriz, Mendi Gain dantza taldeak dantza saioa eskaini ohi du.

Juanan Aromak sareratu du Izurtzako dantza taldearen 1916ko argazkia, Jose Azkarragak utzitakoa. Litekeena da argazki hau ere sanikolasetan ateratakoa izatea. Badirudi, 1989an, irudian agertzen diren dantzariak eta musikariak izendatu zituela Antonino Duñaiturriak eta argazkiaren atzean jaso zituzten. Protagonisten izenez gain, argazkia Jose Maria Gorrotxategik ateratako argazkiaren kopia dela eta jabea Josefina Orobiourrutia dela jartzen du. Datu horiek jaso zirenean 91 urte zituen Duñaiturriak, bizirik geratzen zen taldeko kide bakarrak.

Izurtzako dantzariak 1916
Izurtzako dantzariak, 1916. Argazkia: Jose Maria Gorrotxategi

Hemen argazkian ageri direnen izen-abizenak:

Tente: Saturnino Alzola, Pedro Gerediaga, Jose Etxaniz, Anbrosio Gorrotxategi, Gabino Orobiourrutia eta Tomas Ibarra.

Aulkian eserita: Gillero Ibarra, Saturnino Elejabarrieta eta Migel Gorrotxategi.

Lurrean eserita: Jose Ortualde eta Antonino Duñaiturria.

Izurtzako dantzariak 1916 informazioa

Beste irudi hau, berriz, 1950eko hamarkada ingurukoa da, Izurtzako Goiko Palazioan ateratakoa. Mendi Gain dantza taldeak sareratu du, Oier Solagurenek bidali die argazkia. Solagurenen aitonak, Jose Mari Gorrotxategik, izendatu zituen dantzariak aurreko urtean.

Izurtzako dantzariak, 1950eko hamarkada. Argazkia: Oier Solaguren.
Izurtzako dantzariak, 1950eko hamarkada. Argazkia: Oier Solaguren.

1. Isidoro Bizkarra
2. Antonio Alberdi
3. Ciriaco Capanaga
4. Pedro Solaguren
5. Jose Pablo Mendibe
6. Evaristo Bilbatua
7. Ez dakigu, Mañaritarra.
8. Esteban Telleria
9. Jose Gerediaga Ganboa. Baionakua
10. Jose María Gorrotxategi Ugalde

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.