Iturrino: emakume taldea biluzik soka-dantzan

2015/07/14
Iturrino: emakume taldea biluzik soka-dantzan

Francisco Iturrino González (Santander, 1864 - Cagnes-sur-Mer, 1924) margolariak 1916-1918 inguruan egindako lana da honakoa: "Desnudos (Mujeres jugando al corro)" izenburua daramana. Iturrino, euskal jatorriko familiako semea, Santanderren jaio zen baina 1878an, 12 urterekin, familia Bilbora aldatu zen, eta han hasi zituen marrazketa ikasketak. Picasso, Bonnard edo Matisseren garaikide eta laguna, fauvismoaren jarraitzailea izan zen eta koloreari eman zion lehentasuna bere lanean.

Bilboko Arte Ederren Museoan dagoen margolan honek, "Biluziak (emakumeak korroan jolasten)" du izenburua, baina dantzaren begiradarekin ezin saihestu soka-dantza bat ikustea bertan. Hain zuzen zubia egiten ageri dira emakumeak margolanak irudikatutako unean.

Desnudos (Mujeres jugando al corro). Francisco Iturrino Gonzalez. 1916-1918.