Usurbil, 1888: "Ez da utziko dantzatzen Euskal-errian oitura zarra dan modura ezpada"
Usurbill-ko erriyaren ordenanzak
Bigarren zatia. Erriko festak
12.garrena Musikalari, dantzari eta beste orrelako konparsa edo gizatalde eskean dabiltzakank, eskatu bear diote lendanaz Alkate jaunari orretarako eskubidea.
13.garrena Galdu ez ditezen oraindaño alde oetan gordetzen diran oitura zar maitagarriak, Abe-Maria edo Amezkilla jotzen danetik, isilduko da illunabarrean danboliñ edo beste orrelako dantza-soñua, eta geldi bearko da dantza.
14.garrena Ez plazan, eta ez beste toki agirikotan, ez da utziko dantzatzen Euskal-errian oitura zarra dan modura ezpada, zergatik erbesteko dantza berriak ez datoz ongi gure izate ta bizimoduarekin.
15.garrena Dantzan ari dan bitartean, eziñ faltatuko zayo iñori itzez, eskuz edo beste moduren batera, eta oraindik guchiago gizabidea zuzentzeko bearrenak diran gauza santuai zor zaioten errespetoari. Ala egiten badu norbaitek, ipiñiko da autoridadearen eskuetan, kastigatu dezan. Etzayo utziko dantzan sartzen edanean pasatua dagoenari.
17.garrena Iñauteri egunetan utziko da kalietan zomorroz jantzita ibiltzen goizeko berederatzietatik illunabarra arte, baña ez Eleiz-funzioak diran bitartean. Debekatua dago Eleiz-jantzirik, edo beste autoridadea dutenentzat izendatuak daudenik jaztea.1888ko Usurbilgo ordenantzak
TREBIÑO, Imanol. Administrazio zibileko testu historikoak, Oñati: Herri ardularitzaren Euskal Erakundea, 2001. 568-569. orr.