Dokumentuaren akzioak
Hil arte dantzarazten zuen epidemia
1518ko uztaileko egun batean, Estrasburgoko kale batean, Frau Troffea izeneko emakume bat dantzan hasi zen. Sutsuki hasi zen dantzan baina modu mingarri eta amorratu batean, deabruak hartuak zegoela zirudien. Sufritzen ari zela ematen zuen baina ezin zuen gelditu. Lau egunean aritu omen zen dantzan. Bere dantza eroa kutsagarria gertatu zen gainera. Berehala batu zitzaizkion beste herritar batzuk bere dantza erora, eta laugarren gunerako beste hogeita hamar bat pertsonek laguntzen zioten. Dantzari sutsuen kopuruak goraka jarraitu zuen, hilabeteren buruan laurehun inguru omen ziren kontrolik gabe dantzan ari zirenak. Lehen heriotzak ere gertatu ziren. Nekeagatik, bihotzekoengatik edo garun isurien ondorioz dantzariak hiltzen hasi ziren.
Konponbidea topatu nahian
Egoeraren larritasun ikusita, agintariek hiriko medikuengana jo zuten. Harrigarria badirudi ere, dantzari hauentzat botikarik onena dantzan jarraitzea zela pentsatu zuten. Horretarako, herriko hainbat areto dantzarako egokitu eta plazan eszenatoki bat ipini zuten. Horrez gain, agintariek, musikariak eta dantzari profesionalak kontratatu zituzten dantzariei lagundu eta aktibo mantentzeko.
Epidemiaren arrazoia ezezaguna
Azalpen bat baino gehiago eman badira ere, ezin izan da frogatu dantza epidemia hau zerk eragin zuen. Dantzariak, kultu heretiko bat burutzen ari zirela pentsatu izan da baina garaiko testigantzen arabera, dantzariak gaixoak ziren, beraien zoritxarra adierazi eta laguntza eskatzen zuten. Elizak ere, nahiz eta garai hartan edozein heresiari gogor erantzuteko prest zegoen, gaixotzat hartu zituen dantzariak.
Ikerketa batzuen arabera, posible da dantzariek zekale-aino (Claviceps purpurea) onddoak kutsatutako ogia jan izana. Onddo hau, LSD-aren bertsio organikoa da, sustantzia psikotropikoak dauzka. Hala ere, normalean, onddo honek haluzinazioak eragiten baditu ere odola gorputzeko leku batzuetara iristea oztopatu eta mugimendua zailtzen du.
Badirudi arrazoiketa onartuena John Waller historialariak proposatu zuen histeria kolektiboarena dela. Historialariaren arabera, gosete, gaixotasun eta era askotako krisiek eragindako estres jasanezinek psikosi masibo bat ekarri zuen. Dantzariak, kontzientzia eta memoriari lotutako akatsen ondoriozko trantze batean erori ziren.
Ez da kasu bakarra
Bitxia bada ere, badirudi historian zehar kontrolik gabeko horrelako agerpen gehiago egon direla Europan. 1518. urtea baino lehenago, antzeko hamar gertaera daude erregistratuta, gehienak inguruko herrialdetan. Antzeko dantza epidemia bat, adibidez, 1374an, Rin ibaiaren inguruko dozena bat herritan gertatuta zen. 1518koa ez da aipagarriena, besterik gabe, ondoen dokumentatua dagoena.
Informazioa: John C. Waller: "In a spin: the mysterious dancing epidemic of 1518"
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23