Eskuin muturrak Euskal dantza jomugan izan zuenekoa
Irudia: El Mareómetro Portugalete blogetik
Lehergailuak eta mehatxuak; Euskal dantza taldeak ere eskuin mutur faxistaren jomugan izan ziren frankismoaren azken urteetan. 1975eko irailaren 15eko goizaldean, Portugaleteko Elai-Alai taldearen egoitza sozialaren aurka lehergailu bat jarri zuten. Leherketak kalte materialak eragin zituen, eta gau berean mehatxu bat agertu zen herri bereko Lora Barri dantza taldearen egoitzan; egun hartan Elai Alai izan zela erasotua, eta ondoren beraiek izango zirela esanez: “Hoy, al Elai-Alai, después a vosotros”. Guerrilleros de Cristo-Rey taldeak sinatu zuen mezua.
Garaiko eraso haren berri izan dugu Portugaleteko Lora Barri taldeko kide batek sare sozialetan 1975eko La Gaceta del Norte egunkarian argitaratutako albistea partekatu ondoren.
Alrededor de las dos y media de la madrugada de ayer hizo explosión un artefacto colocado en los locales sociales del grupo de arte y folklore «Elai - Alai» de Portugalete, en pleno centro de la villa. Se han producido desperfectos en el local, principalmente en la zona del bar, que en principio se valoran en 300.000 pesetas. Durante la misma noche ha aparecido en el local de otra sociedad portugalujа, el grupo de danzas «Lora - Barri», un cartel en el que se leía: «Hoy, al Elai - Alai, después, a vosotros». Y está firmado por los «Guerrilleros de Cristo-Rey». El grupo «Elai - Alai» ha formulado la denuncia correspondiente.
Gertaera Tasio Munarriz Portugaleteko tokiko historian adituak ere jaso zuen El Mareómetro Portugalete blogean, garaiko eskuin muturreko erasoen errepasoa egitean.
Kuarrenta