Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Dantzariyaren premiyua

Dokumentuaren akzioak

Dantzariyaren premiyua

2016/06/17 05:00
Dantzariyaren premiyua

Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"

Hona lau bertso, Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"k (Hernani, 1860 - Altza, 1936) jarriak, Saran ikusi zuen dantza txapelketaren berri emanez:

Dantzariyaren premiyua 

1
Lengo batian Sara'n izan naiz
Santa Gurutza pasatzen,
lau kaskaneta etorri ziran,
etziran asko lotsatzen;
arpegi beltzak zituzten, baño
ondo zekiten dantzatzen,
mundu onetan onen pizkorrik
zanik ez nuan pentsatzen.

2
Titi gabeko mutur igar bat
presentatu zan lenbizi,
bi eskuaidi txistu emanda
plazan saltoka zan asi;
nere begiyen aurrian ez det
pizkorragorik ikusi,
on-ustekuak baziran baño
ura zan ango nagusi.

3
Beste bi beltx-beltx ensaiatutzen
ibillitubak jai ta aste,
beren ordua bete danian
aik ere deitu dituzte;
duro erdi bana eman ziyoten,
gelditu ziraden triste;
batek esan du: «Ez dizkiñagu
patarretako ainbeste!».

4
Laugarren orrek ere bazuben
dantzatzeko jeniyua,
esanaz: «Biba erari ona,
pakia ta uniyua!».
Erakutsi du zertarako zan
ark bere oponiyua;
titi gabeko mutur igarrak
eraman du premiyua.

Iturria: Dantzariyaren premiyua (Klasikoen gordailua)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.