Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Axular: "Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza"

Dokumentuaren akzioak

Axular: "Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza"

2016/07/08 08:55
Axular: "Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza"

Nicolas Poussin: "A dance to the music of time", 1634-1636.

"Galtzen da denbora gorputzaren plazeretan ibiltzeaz. Erraiten duzu: dezagun denbora iragan, gaitezin ioka, gaitezin dantza eta dosta. Eta etzaitzu gogoratzen bitartean denbora galtzen duzula".

---

"Haragiaren plazeretan ez ohi da dantzarik, eta irririk baizen; iaterik, edaterik eta amoriorik baizen, eta guztiarekin ere etsai gaixtoak gauza hauk guztiok inprentsuaz bezala bertze aldera itzultzeintu: onherizkoatik gaitzerizkoa: bekekik gerla, irritik nigarra, eta dantzatik (Herodes baithan egin zuen bezala) heriotzea atheratzen du."

---

"Bada kastitatea begiratu nahi duenak, eztu dantzatu ere behar, eta ez soiñuak diren lekhura ioan. Lehenago ientilen artean, eta denboran, desohore zen dantzatzea: eta hala etzen iende ohorezkorik, eta kontuzkorik dantzètan edireiten. Zizeronen errana da: Nemo fere sobrius saltat (Cicer. pro Murena). Nehor guti dantzatzen da edana eztenean, adimenduan dagoenean."

---

"Iende gazte arinen, zenzuz baiño zangoz fidago direnen ofizioa da dantza. dantzan ezta okhasino gaixtorik baizen. Hain ahalkea galtzen da; ezagutzatan sartzen da: solhastatzen da, trebatzen da, eskuztatzen da, mandatua egiten da, eta azkenean behar eztena sortzen da."

---

"Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza, hartzaz dioenean San Agustinek: Melius est in diebus dominicis arare vel fodere quam choreas ducere (August. de decem chordis). Hobe da eta bekhatu gutiago da igande egunetan golde nabarretan eta lur lanetan trabaillatzea, ezen ez dantzan haritzea. Eta haur erraiten du hunela, ez zeren dantzatzea bera hain gauza gaixtoa den, baiña zeren dantzatik anhitz okhasino behar eztenik sortzen den."

 

Pedro Agerre AxularGero (1643). Bertsio informatikoaren egilea: Josu Lavin. Klasikoen Gordailua.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.