Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Axerien ezteiak Garazi eta Donostian

2008/09/05

Abuztuan bi Axeri-boda izan ditugu, Donibane Garazi eta Donostian. Argia dantzari taldearen eskutik, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Donostia, Baiona, Elgoibar, Iruñea eta Eibarko dantzariak aritu gara bi emanaldi horietan. Abuztuaren 16an Donibane Garaziko Jai-Alain eta abuztuaren ...

Gehiago irakurri

Badatoz Arrateko Amaren dantzak

2008/09/03

Datorren irailaren 8an berrituko da tradizioa Arraten. Aurten astelehena egokitu da irailaren 8a. Ez dago gaizki asteburua luzatzeko. Arrateko Amaren dantzak bere egun seinalatuan eta berezko duten tokian, Arrateko gainean dantzatuko ditugu. Galdakaotik Eibarrera Aurten Galdakaotik etorriko zaizki...

Gehiago irakurri

Elgoibartarrek zoriondu gaituzte San Bartolome egunean

2008/09/02

Abuztuaren 24an, Elgoibarko jaietako egun handian, San Bartolome egunean, soka-dantza plazan zela, Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eta Elgoibarko Udalaren zorion-agurra jaso genuen. Kezka dantza taldearen 50. urteurrena zoriondu eta Elgoibar eta Eibarko dantzariok azken 15 urteotan elkarrekin...

Gehiago irakurri

Goimendiko ermitaren itzalean soka-dantzan

2008/07/30

Eguraldi ederra egin digu aurten ere Goimendin. Uztailaren 25a jai izan da aurten berriz, eta beraz, Santiago egunean bertan ospatu da erromeria Gomendin, Azurtza baserriaren ondoko Santiago ermitan. Izer eta Lutxurdixo trikitixarekin, Joxe Agirre eta Peñagarikano bertsotan, umeentzat jolasak, eta...

Gehiago irakurri

Trokeo- eta sorgin-dantza txistulari alardean

2008/07/29

Egutegi eta azpiegitura arazoak media dezente atzeratu da txistulari alardea Eibarren, eta azkenean, ekainaren 14an, Kezkakook dantzari eguna ospatzen genuen egunean bertan egokitu zen. Larunbat  horretan doblete egin genuen beraz, iluntzean emanaldia Untzaga plazan eta gauean beste pare bat dant...

Gehiago irakurri

Batzar Nagusiak Eibarren

2008/07/29

Gipuzkoako erakunde politiko zaharrenetakoa dira Batzar Nagusiak. Ego Ibarra gunean jaso dutenez 1387tik dauka ordezkari bat Eibarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Luzaroan izan da erakunde ibiltaria, baina  hala ere, historia luze horretan birritan baino ez dira bildu Batzar Nagusiak Eibarren. L...

Gehiago irakurri

Amañako jaietan Arrateko dantzak

2008/07/29

Amaña auzoko jaien 30. urteurrena ospatzeko bertako jaien antolatzaileak, Jose Antonio Alberdi "Goma2"eko ahalegin berezia egin zuen Kezka dantza taldea bertan izan zedin. Urte osoa izan genuen atzetik Goma eta azkenean bertan izan ginen noski, uztailaren 12an. Arrateko dantzak egin ge...

Gehiago irakurri

Santiago egunean soka-dantza Goimendin

2008/07/23

Uztailak 25, Santiago eguna dator ostiralean, eta urtean egiten ditugun emanaldien artean politenetakoa ere bai: Goimendiko soka-dantza. Bergara, Elgeta eta Eibar artean dagoen baserri auzo bat da Goimendi , berez, Elgetako Udalaren ardurapekoa, irteera naturala Plaentxi-Bergarara duena, baina Eiba...

Gehiago irakurri

Dultzaineroak soka-dantzan

2008/07/23

San Juan egunean egin ohi dugun soka-dantzan gonbidatu bereziak izan ditugu aurten. Eibarren predikamendu handia dago dultzaineroekin. Izan ere, 100 urtetik gora dira Lizarrako dultzaineroak etortzen direla San Juan jaien hasierarako, eta azken 61 urteetan Miguel Angel Elizaga etorri da hutsik egin...

Gehiago irakurri

Ikasturte bukaerako emanaldia normaltasunez

2008/07/23

Ekainaren 14an ospatu genuen Eibarko Dantzari Eguna. Dantza Eskolako ikasleentzat ikasturte bukaerako emanaldia izaten da ekitaldi hau eta Kezkako dantzariek urtero errepertorio zehatz bat mimoz prestatu eta aurkezteko baliatzen dugu. Gora-behera handirik gabe, ezusterik gabe, normaltasunez joan zen...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com