Soka-dantza Santa Kurutz-eko ermitan
Ohi bezala Santa Kurutz jaiak ospatu dituzte Mandiola eta Gorosta bailaren artean dagoen Santa Kurutz ermitan, eta bertan izan gara maiatzaren 9an soka-dantza dantzatzen.
Hasteko Usartza txistulari taldeari omenaldia egin zitzaion, Eibarren txistulari banda osatua dagoela 75 urte bete direla ospatzen ari baitira. Behingoagatik, agurraren doinuak entzutea tokatu zitzaien, Jone Uria auzoko trikitilariak jo baitzuen, eta dantza aurrez aurre ikusi zuten, eta ez bizkarrez. Segidan, Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak beren musika-tresnak berreskuratu zituzten eta soka-dantzari ekin genion.
Ander Fernandez aritu zen aurresku lanetan, Luken Aranburu atzesku, eta Unai Agirre eta Oier Araolaza zerbitzari. Auzotar eta bisitarien artean osatu zen soka.
Andaluziatik etorritako telebista kate baten kamerak zeuden bertan, eta haiek ere dantza saioa grabatzeko aukera izan zuten.
Argazkiak: Ane Sarasketa.