Premia bereziko ikasleak dantza eskolan: baduzue eskarmenturik?

2024/07/05
Premia bereziko ikasleak dantza eskolan: baduzue eskarmenturik?

Datorren ikasturtera begira konsulta egin digute premia bereziko ikasle batzuk euskal dantzako klaseetan izena-emateko aukeraz. Gure erantzuna baiezkoa izan da eta orain horretarako prestatu eta antolatu nahian gabiltza. Aurretik behin edo behin izan ditugu berezitasunak zituzten ikasleak, baina ez dugu neurri berezirik hartu behar izan. Oraingoan kopurua eta ezaugarriak kontuan hartuta ikusi dugu kasu batzuetan beharrezkoa izango dela irakasleak laguntzaile bat izatea klase horietan eta irakasleok formakuntza bat izatea horren inguruan.

Asistentzia eta baliabide horiek eskuratzeko laguntzarik ba ote den eta nora jo genezakeen ez dakigu eta bururatu zaigu agian beste dantza eskola eta dantza talde batzuetan dagoeneko izan duzuela horrelako esperientziarik eta horixe galdetu nahi genizuen: Baduzue premia bereziko ikasleekin eskarmenturik zuren dantza eskola edo taldeetan? Eskerrik asko!