Dokumentuaren akzioak
Nafarroara begira jarriko gara Eibarko Dantzari Egunean
Ekainaren 14an, arratsaldeko 19:30ean ospatuko dugu Eibarko Dantzari Eguna. Eguraldiak laguntzen badu Untzaga plazan, eta bestela Errebalen. Iaz Nafarra Beherari begiratu bagenion batez-ere, aurten Nafarroa Garaiari, eta zehatzago, Erriberari begira jarriko gara.
Eibartik Erriberara
1960-70eko harmakadetan Eibarko zenbait enpresa beste herri batzuetara altera ziren. Rodamientos RSA, adibidez, Eibartik Tuterara aldatu zen eta berarekin 160 familia eraman zituen. 50 urte ondoren eibartar haien ondorengoak Nafar Erriberako kulturan barneratuta bizi dira, eta beraz, paloteadoa moduko folklore adierazpen ederretan aritzen dira. Emanaldi horien zatitxo bat ekarriko dugu aurten Eibarko Dantzari Egunera. Cortes, Monteagudo, Murchante eta Corellako dance edo paloteadoetako dantzak izango dira.
Erriberako dantzez gain Nafarroako beste zenbait dantzarekin osatuko dugu jaialdia. Poz-pozik gaude Dugunako adiskide, dantzari bikain eta orain mundu osoan famatu egiten ari diren txupinazo-jaurtilariek San Ferminetarako prestatu zituzten trokeo-dantzetako bi pieza irakatsi dizkigutelako eta Ama begira zazu eta Arri-arri mandoko dantzatzeko aukera izango dugulako.
Eibarko Dantzari Eguna
- Data: 2024ko ekainaren 14an, ostirala, 19:30ean
- Tokia: Untzaga plazan (eguraldi txarra balego Errebalen)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19