Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: Gasteiztik Elgoibarrera gatoz

2020/01/09
Hasi da Martin Zalakain 2020 bira: Gasteiztik Elgoibarrera gatoz

Arrakastaz abiatu du 2020 urtea Martin Zalakainek Gasteizen. Harrera bero-beroa eskaini diote gasteiztarrek ikuskizunari eta kultura eta politikaren alorreko hainbat ordezkarik gozatu eta gorapaitu dute emanaldia: Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Jozu Zabala "Hertzainak", Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea edo Iñigo Urkullu Lehendakaria bera ere. 

Bernardo Atxaga eta Asun Garikano Martin Zalakain ikusgarriko Mikel Urbeltz, Gari Otamendi eta Iñaki Arregirekin, 2020-01-04. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC by-sa

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea Gasteizko Printzipal Antzokian Martin Zalakain ikusteko prest, 2020-01-04. Argazkia: Irekia.

Urtarrilak 18, Elgoibar

Etxe-ingurura gatoz berriz ere, eta laster gainera, datorren urtarrilaren 18an Elgoibarren, Olaizaga kiroldegian eskainiko baitugu Martin Zalakain. Arratsaldeko 20:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak salgai dira dagoeneko Kutxabanken bidez. 

Martin Zalakain, Gasteiz, 2020-01-04.

2020ko emanaldi egutegia

Gasteizen hasi eta Donostian bukatuko dira Martin Zalakainen 2020ko dantza-abenturak. Tartean Elgoibar, Zornotza, Deba, Beasain, Hondarribia, Astigarraga eta Portugaleten eskainiko dira emanaldiak. Hona egutegi osoa: