Kultur aniztasunaren soka-dantza

2018/04/09
Kultur aniztasunaren soka-dantza

Eibarko Untzaga Plaza kultur aniztasunaren plaza bilakatu zen 2017ko abenduaren 17an. "Kultur-arteko Festan" herrian bizi diren hainbat etorkin kolektibotako kideek norbere jatorriko herriko dantza, gastronomia zein musika erakutsi zituen eta Kezka dantza taldea ere bertan izan zen, handik eta hemendik Eibarrera etorritako bizilagun berriekin, denok batera, soka berean dantza egiten. 

Eibar, 2017-12-17. Argazkia: Fernando Retolaza - Kezka dantza taldea CC BY-SA

Eibar, 2017-12-17. Argazkia: Fernando Retolaza - Kezka dantza taldea CC BY-SA

Kezkako txistularien soinuarekin batera elkarri eskua emanda irten ginen denak dantzara. Ander Garitagoitia aritu zen aurresku eta Maider Otaola, aldiz, atzesku. Maite Gonzalez eta Olaiz Agirrebeñak egin zituzten, beraien aldetik, zerbitzari lanak. Desafioa eginda lehen gonbidatua plazaratu eta bere aurrean dantzatu zuen agurra aurreskulariak. Sokara gehituta atzeskuak gauza bera egin zuen bigarren gonbidatu batekin. Bigarren desafioa egin ostean, sartu bezalaxe, elkarri eskutik ondo eutsi eta kalejiran irten ginen plazatik.

Eibar, 2017-12-17. Argazkia: Fernando Retolaza - Kezka dantza taldea CC BY-SA