Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Dantzaldien bilakaera zentrifugoa Euskal Jaian

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldien bilakaera zentrifugoa Euskal Jaian

Dantzaldien bilakaera zentrifugoa Euskal Jaian

Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Plazan dantzatzeko aukerarik gabe, Coliseo Antzokian emanaldi didaktikoa eskaini genuen 2021eko maiatzaren 30ean, Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 56. Euskal Jaiaren programaren baitan. Korrotik pikutara izeneko hitzaldi-dantzatu honetan korroan, borobilean hasi eta egitura koreografikoen bilakaera kontatu eta dantzatu dugu.

Korrotik pikutara 2021 antzokian
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Borobiletik sokara

Arrateko kantutegitik jasotako kopla zaharrak irradakan dantzatuz eta kantatuz hasi gara. 

Birjiña Arrateko Zeruko lorea, zuri ta enkarnada, graziaz betea.
Arrateko zelaiko bai floridadea, hantxe kantetan dabe ederki Salbea.
Lirio loraz dago Arraten altarea, handixek gora doa zerura bidea.
Zerura gura neuke zerura boladu, aingeruak baleidakez heguak prestadu.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Borobila hautsi gabe, eskuak askatu gabe, dantza-jauzi bat egin dugu, ostalerrak, Gari Otamendik arrabitarekin jo, dantzatu eta markatu diguna. Txulalaik irradaka izateko dituen ezaugarriak ikusi eta dantzatu ondoren, borobila eten da eta sokan aurrendari eta azkendari bat agertu dira.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Jone Lahidalga aurreskulari eta Luken Aranburu atzesku direla desafioa dantzatu dute Jose Migel Laskurainen txistuaren doinura eta Iraide Ansorenaren atabalaren erritmora. Soka korapilotu dugu zubien bidez eta agurra eta Aita San Migel dantzatu diote aurresku-atzeskuek Ane Muguruza eta Jone Saez zerbitzariekin batera gonbidatu paperean egokitu den Maider Altzibarri. 

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Sokatik ingurutxora

Gorteetan bezala, plaza eta larrainetan, bikote dantzak nagusitu arren borobilean dantzatzeko ohiturari eutsi zitzaion eta horren erakusgarri diren adibide batzuk dantzatu ditugu: ingurutxo bihurtutako polka, bolant-dantza tankera duen ezkotixa, larrain-dantzan ezagun zaigun baltsa. Quico Puges, Adolfo Jainaga, Iraide Ansorena, Jose Migel Laskurain, Gari Otamendi eta Unai Narbaiza musikariek liluratu gaituzte beren musika ederrarekin, eta antzokia betetzen zuten ikusleak inbidiaz bete, hain musika dantzagarria dantzatu ezinagatik.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Bikoteak laukote edo seikote bihurtuta, kontra-dantzen munduari begiratu diogu, bai Marin Marais-en Le Basque kontra-dantzan dantzatuz, bai euskal arku-dantzak eta Nafarroa Beherean dantzatzen diren  kontra-dantzak, finean dantza bera direla agerian jarriz. 

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Zentrifugadorak bere bidean darrai eta laukoteak bikotetan askatuz, korrido eta arin-arinekin iritsi zaigu sakabanatze prozesua azken helmugara, alegia, pikutara.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Musikariak eta dantzariak

Jose Migel Laskurainek jo du txistua, Adolfo Jainagak trikitixa, Quico Pugesek biolontxeloa, Gari Otamendik biolina, Iraide Ansorenak perkusioak eta Unai Narbaizak panderoa. Dantzariak berriz honakoak izan dira: Jone Lahidalga, Ane Muguruza, Luken Aranburu, Maider Altzibar, Uxue Gisasola, Ainhoa Larrañaga, Unai Txurruka, Irune Saez, Jone Saez, Izar Araolaza, Jone Amuategi, Maite Gonzalez, Oihane Llorente, Julene Usobiaga, Josu Garate eta Oier Araolaza, eta azken honek egin ditu esatari-gidari lanak.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Korrotik pikutara 2021 Kezka
Korrotik pikutara Eibarko Euskal Jaian, Kezka dantza taldea, Eibar, Coliseo antzokian, 2021-05-30. Argazkia: Felipe Loiola.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com