Koreako telebista bat Eibarko Euskal Jaian

2025/07/15
Koreako telebista bat Eibarko Euskal Jaian

Aurtengo Euskal Jaian bisita bitxia izan dugu. Koreako telebista bateko kazetaria eta kamerak izan ziren Untzagan dantza ekitaldiaren irudiak hartzen eta elkarrizketak egiten. Zahartzaroaren gorputz gainbehera saihesteko jarduera fisikoak dituen onurez egin du erreportajea Koreako TVN telebistak eta helduentzat egoki diren aktibitateen artean euskal dantzari begiratu diote kazetari korearrek.

Eibarko Euskal Jaian Eibarko eta Añorgako dantzarien emanaldia grabatzen izan ziren. Dantza jaialdian parte hartu zuten adin guztietako dantzarien irudiak bildu eta elkarrizketak egin zituzten. Adin guztietako 200 dantzari aritu ziren euskal dantzen emanaldia eskaintzen Eibarko Untzaga Plazan maiatzaren 26an eta gorputz ariketa horren onurak nabarmendu zituzten Koreako erreportariek.

Koreako telebistako kazetaria eta kamerak elkarrizketak grabatzen Eibarko Euskal Jaian, 2025-05-26.