Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ikaskoli: Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saskiak

Dokumentuaren akzioak

Ikaskoli: Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saskiak

Ikaskoli: Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saskiak

Ikaskoli, Xiberoko ikastolen aldeko eguberrietako saskiak.

Irekita dago Ikaskoli kanpaina, Gabonetako otarrak erosteko aukera Zuberoako ikastolak laguntzeko. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Xiberoko ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Bi berritasun izango ditu aurtengo kanpainak: eskaerak Ikaskoliren webgunean bertan egingo dira eta saskiak Eibarko Klub Deportiboan jasoko dira.  Azaroaren 28 arte egin daitezke eskaerak.

Saskiak: tokiko produktuak

Zuberoako ikastoletako guraso eta guraso ohiek ekoizten dituzten jakiekin osatzen dira saskiak. Produktore txikien ekoizpenak dira, baserritar, artzain eta ekoizleak, bertako produktuak (gaztaia, ahate gibela, eztia, gozogintza,...) lantzen dituztenak. Hiru saski mota erosi daitezke aurten:

Ikaskoli saskiak 2021

 

  • Ahüzki (40€): Xerriki patea (190g), Ahate gibel berrosatua (125g), Eztia (500g), Bixkotx poltsa artisanala (150g), Ardi gasna (550g)
  • Irati (55€): Xerriki patea (190g),  Ahate gibel berrosatua (125g), Axoa: xahaki xehatua saltsan (640g), Ezti Olha eztia (500g. Edo hau faltako balitz Bortuko eztia), Bixkotx poltsa artisanala (150g), Ardi gasna (550g)
  • Orhi (70€): Ahate gibela (200g), Bixkotx gatzatuak (80g), Lukainka idorra, azafrai erreximenta (250ml. Edo hau faltako balitz Bortuko eztia), gasna (1 kg)

Eskaera egiterakoan Eibar - Kezka dantza taldea hautatu behar da Eibarko Klub Deportiboan, Toribio Etxebarriako 16-1ean dugun egoitzan jasotzeko.

Zuberoako ikastolak

Euskara kinka larrian dago Zuberoan. Babes ofizialik gabe, etxeko transmisioa eteten ari da eta ikastolak euskararen txinparta bizi-arazten ahalegintzen dira. Bi ikastola daude Zuberoan, Alozekoa Basaburuan eta Eperra Pettarrean. Haien sostenguan laguntza handia eskaintzen du saskien kanpainak. Iaz 2200 saski saldu ziren eta horri esker covid19aren ondorioz ikastolei murriztu zitzaizkien diru-laguntzek eragindako arazo ekonomikoei aurre egin ahal izan zitzaien. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com