Dokumentuaren akzioak
Zuberoako ikastolen saskiak 2024
Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da! Irekita dago. Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta saskiak Eibarko Klub Deportiboan jasoko dira. Azaroaren 24ra arte egin daitezke eskaerak eta banaketa abenduaren 13an egingo da.
Xiberoko mozkinak dasta, gure ikastolak susta!
Zuberoako ikastoletako guraso eta guraso ohiek ekoizten dituzten jakiekin osatzen dira saskiak. Produktore txikien ekoizpenak dira, baserritar, artzain eta ekoizleak, bertako produktuak (gaztaia, ahate gibela, eztia, gozogintza,...) lantzen dituztenak. Hiru saski mota erosi daitezke aurten:
- Arbaila (57€): Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi adi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
- Basabürüa (68€): Xerriki patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
- Pettara (50€): Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx artisanalak eta pastak.
Eskaera egiterakoan Eibar - Kezka dantza taldea hautatu behar da Eibarko Klub Deportiboan, Toribio Etxebarriako 16-1ean dugun egoitzan jasotzeko.
Zuberoako ikastolak
Euskara kinka larrian dago Zuberoan. Babes ofizialik gabe, etxeko transmisioa eteten ari da eta ikastolak euskararen txinparta bizi-arazten ahalegintzen dira. Bi ikastola daude Zuberoan, Alozekoa Basaburuan eta Eperra Pettarrean. Haien sostenguan laguntza handia eskaintzen du saskien kanpainak.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19