Dokumentuaren akzioak
Hemen dira 2025eko Koko-dantzak

Otsailaren 22an, larunbatez, ospatuko ditugu 2025ko koko-dantzak. Goizean 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Agina eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-guneko kaleetan ibili ondoren Deportiboan bertan bukatuko da.
Koko-dantzak, otsailak 22, larunbata
- 9:00 Errebalen baserritarren postuetan
- 10:00-13:00 Aginako baserrietan. Oregizar (10:00), Arandoaurtena, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxeberri (11:00), Aginagañekua (12:00), Aginako plazan (12:30).
- 13:30-14:00 Mandiolako Mirafloresgoikoa eta Milatxori baserrietan.
- 18:45 Toribio Etxebarrian, Deportibo aurrean koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejira hasiera. Ibilbidea: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, Fermin Calbeton, Untzaga, Toribio Etxebarria.
- 21:00 Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak.
Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da.
Entsegu irekia
Koko-dantzetako larunbat arratsaldeko (ots. 20, 19:00-21:00) Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat entsegu irekia:
- Otsailak 20, osteguna, 19:30 plazan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19