Hemen da Eibarko 60. Euskal Jaia
Duguna-Kezka gazte-trukea, Arkaitz Añorgako dantzarien emanaldia, Eibarko garai bateko eta gaurko dantzarien emanaldia, Kezkako dantzariak, Patxi eta Konpaniaren erromeria... Hemen dago 2025ko Eibarko Euskal Jaia eta dantzak bertan izango duen protagonismoa:
Maiatzak 24, larunbata
10:00 Artisau eta baserritarren azoka.
11:00 Pala Txapelketaren finala luntxarekin.
12:00 Herri-kirolak, bertsolariak eta talopostua.
12:00 Kale animazioa - Txistupoteoa.
13:00 Eibarko trikitilari gazteak.
18:30 Dantzaldia: Iruñeko Duguna dantza taldea eta Kezka dantza taldea, Toribio Etxeberria kalean.
19:30 Kale animazioa: Bentazarreko Mutiko Alaiak, Klub Deportibotik.
21:30 Kantu afaria.
Maiatzak 25, igandea
12:00 Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagaraino. Dantza ikuskizuneko taldeak: gaiteroak, joaldunak, Eibarko musika eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak, Kezka dantza taldea eta Arkaitz Añorgako dantza taldea.
12:30 Euskal Jaiko dantza jaialdia Untzaga plazan. Eibarko Kezka dantza taldea, Eibarko dantzari eta txistulariak eta Arkaitz Añorgako dantza taldea.
13:30 Euskaraldiko amaiera ekitaldia.
14:30 Herri bazkaria Untzagan.
17:30 Erromeria untzaga Plaza Patxi eta Konpaniarekin.
19:30 Larrain-dantza Untzaga Plazan.
20:00 Larrain-dantza Deportibo parean.